Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Euskal kultura

EUSKARA

Gure hizkuntzaren misterioa

Euskaldunok gizateriari helarazten diogun altxorrik handienetako bat euskara da, zalantzarik gabe. Hizkuntza honek ez du ahaidetasunik kontinentean ezagutzen diren beste hizkuntzekin, eta, horrek pentsarazten du Europako hizkuntzarik zaharrena dela. Batzuek, gainera, esaten dute ez duela jatorririk, eta denboran irautea lortu duen uharte txiki bat dela.

Nolanahi ere, mendez mende elkarbizitzen egon ondoren, euskarak eraginak jaso ditu eta eragina ere izan du gaztelanian eta beste hizkuntza batzuetan; horren erakusgarri dira, adibidez, órdago, sirimiri, pacharán edo aquelarre hitzak.

Garai zailak igaro ditu eta erabilera mailan oraindik ere aldeak dauden arren eremu geografikoaren arabera, euskara indar betean dago une honetan. Dialektoak bizirik daude eta gizartearen, ekonomiaren, administrazioaren, kulturaren eta kirolaren arlo guztietan dago.

Ekoizpen literario handia dago, baita musika euskaraz, euskarazko komunikabideak eta ikuskizunak ere. Gainera, hezkuntza sisteman erabiltzen eta ikasten da.

Ausart zaitez!
Zail ospea du, baina litekeena da mito bat izatea beste hizkuntza batzuekin antzekotasunik ez duelako. Ausartuko zara euskararekin? Ikasi itzazu hitz batzuk eta erabil itzazu zure egonaldian: bai, agur, eskerrik asko… Euskaldunok eskertuko dizugu!

Euskadi, auzolana