Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Euskal kultura

EUSKAL DANTZAK ETA MUSIKA

Pirinioen oinetan dantza egiten duen herria

Voltairek "Pirinioen oinetan dantza egiten duen herri” gisa deskribatu omen gintuen euskaldunak, euskal dantza tradizionalek betidanik izan duten errotze zabala transmitituz.

Euskal dantzak ekitaldi erlijiosoetara eta herritarretara lotuta egon dira tradizionalki, eta protagonista izan dira errituetan, protokoloetan, ospakizun berezietan eta tokiko santu izendegi bakoitzak zehaztutako jaietan.

Balio kultural eta interes handiak eragin dute dantza talde askok horiek berreskuratzea eta hedatzea, eta, gaur egun dantza erakustaldiak aurkitu ahal izango dituzu Euskadiko jai eta ospakizun ia guztietan. Hemen kontsulta dezakezu egutegi bat Euskadiko, Nafarroako eta Iparraldeko hitzordu nagusiekin: http://www.eke.eus/es/kultura/danza-vasca/calendario-de-danzas

Euskal dantza berezienak hauek dira:

Aurresku

sokadantzatik dator, eta lehenengo dantzariaren izena hartzen du (hain zuzen, “aurresku” hitzak lehen eskua esan nahi du). Azken urteetan Aurreskua modu burujabean eskaintzen da, errespetuzko eta ongi etorriko ikur gisa, ekitaldi publikoetan nahiz ospakizun pribatu garrantzitsuetan, ezkontzetan edo omenaldietan kasu.

Kaxarranka

Kostaldeko Lekeitio herrian dantzatzen da San Pedro egunean, arrantzaleen kofradiaren patroiaren egunean, alegia. Zortzi arrantzalek eutsitako kutxa baten gainean dantzatzen da, eta kofradiaren maiordomoaren hautaketa oroitzen du, data horretan hautatzen baitzen.

Dantzari Dantza

bederatzi dantzaren multzoa da, guztiak ere erritmo eta indar handikoak. Durangaldean du jatorria eta txistuaren eta atabalaren soinuan dantzatzen da. Dantzari taldeko kidea izatea ohorea zen, inguruko herri guztiak lehiatzen baitziren hori lortzeko.

Ezpata Dantza

Durangaldean du jatorria baita ere, eta ezpatak eta makilak erabiltzen diren hiru dantzak osatzen dute: Ezpata joko txikia (ezpata txikiekin), Ezpata joko nagusia (ezpata handiekin) eta Makil jokoa (makilekin). Gipuzkoan Ezpata dantzaren bertsio propio bat dantzatzen da, eta ezaugarri eta pausu desberdinak ditu.

Xemeingo Dantza

San Migel egunean dantzatzen da Markina-Xemeingo Arretxinaga auzoan. Dantzariek arkanjeluen eskapularioak eramaten dituzte, eta ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka interpretatzen dute. Dantza amaitu egiten da taldeko burua ezpatek osatutako parrilaren gainera igotzen denean.

Arku Dantza y Zinta Dantza

dantza maskulino zahar hauek emakumeek interpretatzen dituzte gaur egun, eta irule gisa jantzita aritzen dira (abarkak, gona, gerruntze beltza, mantar zuria eta zapia).

Euskal dantzen lagun bereizezinak dira bertako kulturaren musika-tresnak (txistua, dultzaina, alboka, txanbela, txirula, trikitixa, txalaparta). Horiek tradizionalak izan arren landa eremuetan jaietan, berreskuratu egin dira eta egungo musikan txertatu dira.

Dantza bezala, musika ere presentzia eta etorkizun handiena duen euskal kulturaren alderdietako bat da. Musika koralaren errotzeak bidea eman du esamolde hau sortzeko: “euskaldun bat: txapela; bi euskaldun: pilota partida; hiru euskaldun: orfeoia”. Hain zuzen, Euskadik talde koral asko ditu, nazioartean onartutako Donostiako Orfeoia, besteak beste.

Euskadi, auzolana