Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Euskal kultura

BERTSOLARITZA

Era digital betean, milaka urteko ahozko tradizioa

Olerkari herrikoi bat da bertsolaria, jendaurrean bertsoak euskaraz osatzen, kantatzen eta, bereziki, bat-batean botatzen dituena. Horretarako, errima eta metrika arau zehatz batzuei jarraitzen die eta aldez aurretik ezarritako gai bati.


Zepai eta Txapel bertsolariak, Elgoibarren, 1933anhttp://hdl.handle.net/10690/79286

Bertsolaritza jarduera kultural gakoa da euskaren munduan, eta zuzenean lotzen da antzinatasun datarik zehaztu ezin zaion ahozko tradizioekin. Bernart Etxeparek 1545ean idatzitako euskarazko lehen liburuan, Lingua Vasconum Primitiae, hainbat kantu eta bertso agertzen dira. Hala ere, bertsolariaren “ekosistema” ez da papera, plaza eta jendaurrean bat-batean aritzea baizik.

Eman dezakeenaren aurka, bertsolaritzaren tradizioa ez dago gainbeheran; aldiz, indar betean dago, haurrak diziplina horretan entrenatzen dira eta zenbait bertsolari ospetsuk nekez dituzte hogeita hamar urtetik gora.


Alberto Elosegi | XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROA

Bertsoz bertso lehiatzea


Adierazpen honen ezaugarri berezienetako bat da saio berezienak bertsolarien arteko lehiaketa gisa garatzen direla; ekitaldi benetan ospetsuak izaten laguntzen du horrek, eta adin guztietako publiko asko erakartzen.

Hortaz, zuk ere izango duzu aukera ikuskizun horiek ikusteko eta euskaren munduan benetan berezia eta bakarra den adierazpen honetaz gozatzeko.


Gari Garaialde | XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROA

Bertsolari Txapelketa Nagusia

Bertsolari Txapelketa Nagusia lau urtean behin ospatzen da Barakaldoko BECen, baina Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako txapelketak ere badaude, baita hamaika erakustaldi zehatz ere.

Kontsultatu hemen bertsolaritzaren hurrengo hitzorduak: http://bdb.bertsozale.eus/es/web/agenda/

Euskadi, auzolana