Euskal Kirola - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Euskal kirola

Estropadak

Itsasoko jaiak

Imagen de regatas

Traineru estropadak dira jatorria lanean duen beste euskal kirol bat. Kasu honetan, baxurako arrantzan dauka jatorria, baporezko itsasontziak iritsi baino lehen, arraunean egiten baitzen. Portura lehenengo itzulitako tripulazioak bazekien arrainak prezio onenean sal zitzakeela, eta, beraz, saihetsezina zen lehiaketa grina ontzian.

Baporeak arrantzaleen eta arraunen indarra behin betiko ordezkatu zuenean, lehiaketa grina hura beste ontzi batzuetara lekualdatu zen. Hain zuzen, ontzi horiek laster estilizatu ziren eta aldatu egin ziren, abiadura estropadetan parte hartzeko. Hala ere, behinola itsasoan lanean aritzen ziren ontzien 12 metroko luzera tradizionalari eusten zaio gaur egun.

Imagen de regatas

Traineru estropadak kostatik hurbil egiten dira, lurretik jarraitu ahal izateko, baina ia beti itsaso zabalean egiten dira; beraz, itsasoaren baldintzak erabakigarriak dira beti irudi ikusgarriak eskaintzen dituzten lehiaketetan.

Lehiaketa hartzen duen herriko bandera bordatua izaten da beti saria, eta horregatik deitu izan zaio estropada bakoitzari "....ko estropada".

Hautatu bandera!

Imagen de regatas

Banderarik gutiziatuena Kontxakoa da. Estropada hori 1879az geroztik egiten da izen bereko badian eta Donostia jai jendetsu eta koloretsu bihurtzen du. Bilbon, Portugaleten, Getxon, Zierbenan, Orion, Zarautzen, Pasaian, Hondarribian eta Bermeon ere egiten dira estropada zirraragarriak udan.

Azken urteetan, Mediterraneoko hiri batean, Bartzelonan, ere egin dira denboraldi hasierako estropadak; horrela, kirol hori Euskadiren aurkezpen txartel gisa erakusten da euskaldunek praktikatutako kirol ikusgarrienetako baten bidez.

Kontsultatu estropaden egutegia eta Euskadira egingo duzun hurrengo bisitak bat egin dezala horietako batekin! www.ligasanmiguel.com

Euskal kirola zuzenean bizitzeko proposamen gehiago nahi dituzu?