Euskal Kirola - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Euskal kirola

Harri jasotzea

Ez da soilik indar kontua

Imagen de levantamiento de piedra

Harri jasotzea da, zalantzarik gabe, lehen aldiz haren berri izaten dutenen artean harridurarik handiena sortzen duena. Gizon bat blokea behin eta berriz jasotzen ikustea eta zaku kuxinean harria irmoki erortzen denean haren pisua sentitzea ikuskizuna da eta zirrara eragiten du beti.

Landa munduari lotutako gainerako kirolei buruz bezala, ezin da dokumentazio historikorik aurkitu kirol honi buruz ere, nahiz eta erraza den imajinatzea jarduera hau benetan zaharra dela eta baserrietako eta harrobietako lanetatik datorrela.

XX. mendearen hasieran hartu zituzten harriek plaza publikoak desafio eta kirol gisa. Victor Zabala "Arteondo" harri-jasotzailea 1886an jaio zen eta hari dagokio gaur egun erabiltzen diren harrien neurriak, formak eta pisuak ezarri izanaren ohorea. Ordura arte inprobisatutako forma irregularreko harri zatia normalizatu egin zen lau forma geometrikotan: zilindroa, kuboa, esfera eta laukizuzena. Horietako bakoitzak bestelako teknikak eskatzen ditu. Izan ere, adituek argi uzten dutenez, harri jasotzea teknika kontua da hein handian, indar kontua izateaz gain.

Imagen de levantamiento de piedra

Gaur egun, desafio eta apustuak baino, erakusketak (udan, normalean) eta txapelketak dira nagusi. Harri-jasotzaileak ez dira falta izaten Euskadi osoko jaietan, eta jaietako egitarauetako indarguneak ere izaten dira.

Euskal kirola zuzenean bizi nahi duzu? Hona hemen gure proposamenak:

Euskal kirolari buruzko informazio gehiago