Euskal Kirola - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Euskal kirola

Euskal pilota

Pilotalekuan hunkitzea

Imagen de pelota vasca

Pilotalekua ezinbesteko elementua da Euskadin, pilotaren tenplua. Pilota antzina-antzinako kirola da, mendeetan zehar bilakaera izan du eta ikusgarriagoa eta profesionalagoa egin da. Hala ere, inoiz ez du galdu izaera herritarra, eta apustuek ere ez dute galdu hori. Hain zuzen, kirol honetan eta gainerako euskal kiroletan tradizionalki agertu ohi dira apustuak.

Amerikara eta munduko beste leku batzuetara, Filipinetara kasu, emigratutako euskaldunek eraman zuten haiekin euskal pilotaren zaletasuna, eta horrela ezagutzen da munduan (Euskadin, ?pilota? deitzen diogu soilik). Lur haietan pilotak izandako arrakastak eragin zuen kirol hori nazioartean ezagutaraztea eta praktikatzea.

Jolasteko modalitate asko daude, baina nabarmenenak hauek dira: esku pilota, modalitate nagusia da, eta pasio gehien pizten duena; pala, modalitate ikusgarria da eta pilotak abiadura handia hartzen du, eta zesta punta, nazioartean oso ezaguna da modalitate hau, pilotariak zumezko zesta bat erabiltzen du, pilota segundo batzuetan atxikitzen du eta indar eta abiadura handiarekin itzultzen du.

Txapelaren bila!

Imagen de pelota vasca

Agirikoa edo "plaza irekikoa" deituriko frontis bakarra duten pilotalekuak egon arren, pilotaleku ohikoenek frontis bat eta alboko horma bat izaten dituzte, ezkerrean beti.

Euskadin pilotaleku ugari daude, baina garrantzitsuenak hauek dira: Eibarko Astelena pilotalekua, Gernikako Jai Alai, Donostiako Atano III, Hernaniko Galarreta, Vitoria-Gasteizko Ogueta eta Bilboko Bizkaia pilotaleku dotorea eta modernoa.

Informa zaitez partiden egutegiari buruz eta ez galdu aukera pilotariek txapela ospetsua jokatzen duten txapelketa batera joateko. Informazio guztiaren berri izan dezakezu hemen: Aspe eta Baiko

Eman begiratu bat bi plan hauei pilota zuzenean ezagutzeko: