Euskal Kirola - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Euskal kirola

Aizkolaritza

Legendaren mugan

Imagen de Corte de troncos

Enborren mozketa da euskal kirolik ezagunena eta ospetsuena. Aizkolariaren irudia da zuriz jantzita, zutik enbor gainean eta aizkora goran duela, hain zuzen, irudikatuenetako bat euskal kirolaren eta herrialdearen beraren ikur gisa.

Ikazkinentzat egurra lortzea zen xedea?

Imagen de deportes vascos

Enborrak ebakitzearen jatorria, euskal kirol gehienena bezala, baserriko lanekin lotuta dago; kasu honetan, egurra lortzearekin.

Izan ere, euskal basoen ustiapena egurra lortzera bideratuta zegoen batik bat, egur ikatz bihurtzeko, eta, aldi berean, euskal burdinari ospea eman zioten burdinolak elikatzeko. Gaur egungo aizkolarien txapelketak enborra bitan zatitzean amaitzen dira. Hala ere, kirol hau sortzeko bide eman zuten egurgileen helburua zen ikazkinentzako egur zati ertainak lortzea.

Imagen de Corte de troncos

Aizkolarien txapelketa ez da abiadura proba bat, erresistentzia proba baizik . Desafio gutxik irauten dute hogeita hamar minutu baino gutxiago eta ordubetetik gorakoak ere badaude. Lehiaketa arauak XX. mendeko lehen urteetan sortu ziren; horiek ezarri zuten egurrak pagoa izan behar zuela, eta enborraren neurriak ere zehaztu zitutzen. Neurriak enborraren zirkunferentziarekin kalkulatu ziren eta 36 eta 54 ontzen artean daude. Hain justu ere, azken neurri hori da ohikoena. Euskadin, enborrak horizontalean jartzen dira beti.

Enborren mozketa pilotalekuetan, zezen plazetan eta herrietako plazetan gauzatu ohi da. Urrezko Aizkora ligaren finala Azpeitian (Gipuzkoa) egiten da, eta hori da txapelketa nagusia. Hala ere, ohiko da lehiaketak, erakustaldiak eta apustuak antolatzea kirol honetan, herrietako edo hirietako jaietan.

Adi egon agendari eta eman begiratu bat plan hauei euskal kirola zuzenean bizitzeko!