Gorbeian barreneko ibilbidea Altzakortako (Orozko) atsedenlekutik abiatzen da, eta Atxulaur Haitzeraino eramango zaitu. Zailtasun ertain-txikiko ibilbidea da, eta aparteko paisaia eskaintzen du. Ibilbidearen iraupena, guztira: 3 ordu. Oso jarduera dibertigarria lagunartean egiteko, baita, mendizaleak izanik, jolasean barre batzuk egitea gogoko duten familientzat. Goizean mendian barrena ibiliko gara, eta arratsaldean, berriz, Orozko herriko gainerako tokiak ezagutuko ditugu Mariren eskutik, joko txundigarri baten bitartez.
GOIZEAN
Itxinako biotopo babestua: Atxulo Altzakortatik. Altzakortako (Orozko) atsedenlekutik abiatuta hiru ordu inguruko bideari ekingo diogu, Gorbeiako parke naturalean barneratuz. Helburua: Atxulaur Haitzeraino iristea, Itxinako biotopo babestuko sarrera naturaleraino alegia. Supelegor koba dago bertan, Mariren bizilekua.
ARRATSALDEAN
Arratsaldean, Orozkoko udalerria ezagutzeko bi aukera eskaintzen dizkizugu.
“Mariren eskutik” jokoa ginkana bat da, eta, taldeka, hainbat proba gaindituko ditugu banan-banan (arrastoak, galdera, argazkiak, bideoak…), jokoa amaitu arte. Irudimena baliatuz eta sormen pixka batekin, Mari non bizi den aurkituko dugu.
Bestetik, Orozkoko museo etnografikoa ikus dezakegu, Legorburu jauretxean. Mota guztietako bisitariak ongi etorriak dira bertan; familiarekin, lagunekin, bikotekidearekin edo taldean bisitatzeko moduko museoa da. Euskal tradizioak eta euskal kultura gogoko badituzu, bisita ezazu, ezbairik gabe. Gure arbasoak nolakoak ziren eta zer tradizio eta berezigarri zituzten ikasiko duzu. Sarrera doan.
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Orozkoko Turismo Informazio Gunea
946 339 823
museoa.orozko@bizkaia.org
Gaztelania, Euskara
Gomendioak