Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Turismo bulegoak

Turismo bulegoa

Orozkoko Turismo Informazio Gunea

Praktika OnakProduktu Cluba

Hainbat udalerri hartzen ditu Gorbeiako Parke Naturalak, -tartean, Orozko- eta Euskadiko parke naturalik handiena da. Itxinako Biotopo Babestua ere bertan dago. Horrez gainera, Orozkok ondare historiko eta artistiko aberatsa du, eta, besteak beste, eraikin hauek ditu nabarmentzekoen artean: Olarteko San Bartolome eliza, Muruetako San Pedro eliza eta Aranguren dorre ezaguna.

Orozkoko Etnografia Museoan dago Turismo Informazio Gunea, eta bertan udalerria nahiz Gorbeialdea eta Aiaraldea eskualdeak ondo baino hobeto ezagutzen lagunduko digute. Besteak beste, ostatu, jatetxe eta ibilbideen inguruko informazioa jasoko dugu.


Helbidea: Plaza Zubiaur, S/N (Museo Etnográfico)  - 48410  Orozko
Telefonoa: +34 946 122 695Telefonoa: +34 946 122 695
Helbide elektronikoa: turismo@gorbeialdea.com
Ordutegia:

UZTAILA ETA ABUZTUA


Astelehenetik igandera eta jai egunak: 10:00-14:00 eta 16:00-18:00

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana