Arte eta Kultura
Museoak
Orozkoko Museoak udalerriko eta Gorbeiako Parke Naturaleko ondarearen berri ematen du, erakusketa iraunkorraren bidez batetik, eta turismo bulego baten lanak eginez bestetik, hots, informazioa emanez eta ingurutik irteerak antolatuz.
XVIII. mendeko Legorburu Jauregi-etxean dago Orozkoko Museoa, eta hiru gai nagusi jorratzen dira bertan: Orozkoko Bailarako Ondare Historikoa, Bailarako Bizimodu Tradizionala eta Gorbeiako Goi-lurraldeetako Biztanleak.
Sarrera doan.
Asteartetik igandera eta jai egunetan: Goizez, 10:00etatik 14:00etara
Ostiral eta larunbatetan: Goizez, 10:00etatik 14:00etara. Arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara.
Astelehenetan: itxita.
ORDUTEGI BEREZIA: Uztaila, Abuztua eta Aste Santua Egunero irekita 10:00 -14:00 eta 16:00- 18:00.