Menu

Euskadiko Turismo Ataria

Bilatu
 
 
euskadi.eus

NATURA

Parke naturala

Gorbeiako Parke Naturala

  • Otzarretako pagadia
  • Otzarretako pagadia
  • Gorbeiako Parke Naturala
  • Gujuliko Ur Jauzia
  • Gorbeiako gurutzea
  • Gorbeiako Parke Naturala
  • Gorbeiako Parke Naturala
  • Baias Ibai

Gorbeiako Parke Naturala

Gorbeiako Parke Naturala euskal mendizaletasunaren ohiko erreferentziagunea da. Bertako gailurrak (1.482 m) Bizkaiaren eta Arabaren arteko muga ezartzen du, eta bertan dago Gorbeiako Gurutze ospetsua.

 

Gorbeian, oso paisaia desberdinak ditugu: harri malkartsuak, larredi leunak, pagadi eta hariztiak eta abar. Eta, hori guztia, 500 barrunbe katalogatuta dituen multzo karstiko batean.

 

Gainera, Itxinako Biotopo Babestua eta 100 metrotik gorako Goiuriko ur-jauzia ere oso paisaia-elementu azpimarragarriak dira.

 

Parkeko paisaiaren kalitatea eta Parkeak euskal herritarrentzat duen esanahi kultural eta afektiboa direla-eta, jarduera ugariren gune bihurtu da eremua: senderismoa, mendia, mendiko bizikletaz eta zaldiz egiteko ibilbideak, espeleologia eta abar.

 

Jolas-ekipamenduz hornitutako hainbat eremu eta bisitarientzako bi zentro daude: Sarriako Parketxea Araban (Baiako Zentralaren inguruan), eta Areatzako Parketxea, Bizkaian.

 


Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Barbakoa / Taberna / Kanpina / Haitzuloak / Basozaina / Haur-instalazioak / Monumentu / Behatokia / Parkinga / Kanpaldia egiteko debekua / Jatetxea / Kirol eta gimnasia ibilbidea
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Sailkapena: Parke naturala
Euskadi, auzolana