Arte eta Kultura
Museoak
Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoak Oiartzun Haraneko, Oarsoaldea eskualdeko eta Aiako Harriko aberastasun geologiko eta paleontologikoa ezagutzeko aukera eskaintzen digu. Gure historia geologikoaren nondik norakoak ulertzeko 1.000 milioi urtetan zehar bidaia zoragarria proposatzen digu.
Gaikako aretoak eta beirazko 40 arasa ditu Luberri ikasguneak. Arrokak, fosilak, mineralak eta askotariko geologia-materialak aurkituko dituzte bisitariek museoan. Gaztelaniaz, euskaraz eta frantsesez idatzitako horma-irudiek material horien ezaugarrien, jatorriaren eta agertokiaren berri emango digute.
"Arrokak, mineralak eta fosilak" izeneko guneak geologiaren oinarriak eta euskal lurretan aurki ditzakegun fosil, mineral eta arroka motak erakusten ditu, besteak beste. "Euskal Herria" aretoari dagokionez, azken 500 milioi urtetan gure mendietako arroken bilakaera ulertzen lagunduko digu. Bestalde, "Oiartzun" aretoak aipamen berezia merezi du. Gipuzkoako lehendabiziko biztanleak, aro geologiko desberdinetako fosil esanguratsuenak eta batolito granitikoa (Euskadin aurki daitekeen granito-egitura bakarra) aztergai dira bertan.
Azken aurkikuntzak biltzen dituen gune interesgarria eta museoko langileen lan egiteko era erakusten duen laborategi-txikia ere aurki ditzakegu Luberrin.
Asteartetik ostiralera: 9:30-14:00 / 16:00-18:00 Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:00-18:00. Igande, astelehen eta jaiegunetan: itxita.
Abenduaren 24 eta 31n 13:00etan itxiko da.
Sarrera: 3 euro