Arte eta Kultura

Museoak

Arditurri - Aiako Harria Parke Naturalaren parketxea

Euskadiko Turismo Etika

Arditurri, Aiako Harria Parke Naturalaren parketxea parkearen sarbide batean kokatuta dago, mendi harritsuaren bihotzean.

Izan ere, bere garaian Arditurriko meatokiaren laborategia izandako eraikinean dago, meazuloaren ondoan.

Duela 2.000 urtez geroztik etengabeko ustiaketa izan duen meatoki bat da Arditurri. Gaur egun, 20 urte baino gehiago geldirik egon ondoren, meatze esparrua berreskuratu egin da eta lurgainean utzi duen paisaia ikus daiteke: esterilen hondakindegi handiak, aire zabaleko harrobiak, gainazal inklinatuak eta lur berdinketak, meazuloak, meategiko eraikin zaharrak, eta minerala Pasaiako portura garraiatzen zuen trenbidearen ibilbidea, egun oinezkoentzako bidea eta bidegorria ere badena.

Informazio panelen, ukimen pantailen eta beste gailu teknologikoen bitartez, Parketxeak bisitariei Aiako Harria Parke Naturalaren eta Arditurriko meatokiaren historia ezagutzeko aukera ematen die, galerian barrena meatokiaren bihotzera sartu aurretik

Datu interesgarriak

Helbidea
Arditurri Bidea, 3 - 20180 Oiartzun
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia


Urtarrila, otsaila: ostiraletik igandera 10: 00-14: 00

Martxoa: ostegunetik igandera 10: 00- 14:00

Apirila: asteazkenetik igandera 10: 00-14: 00 (Apirilaren 6an, asteartea, irekita ordutegi berean)

Maiatza eta ekaina: asteartetik igandera 10: 00-14: 00

 

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak
Euskadi, auzolana