Euskadi Basque Country
 

Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Helmuga turistikoak

Herria

Oiartzun

Oiartzun

Natura-ingurune paregabean dago Oiartzun, Gipuzkoako lurralde historikoaren ipar-ekialdean, gune menditsu batean, itsasotik kilometro gutxira. Oiartzun ibaiak zeharkatzen du, eta Oarsoaldea eskualdea osatzen du Lezo, Errenteria eta Pasaiarekin batera.

Gipuzkoako herririk handienetakoa da azalerari dagokionez, eta udalerriaren zati bat Aiako Harria Parke Naturalaren parte da. Euskadin dagoen granitozko mendigune bakarra izateaz gain, ekologiari eta paisaiari dagokionez, balio handiko gunea da.

 

Elizalde auzoa da herriko gune nagusia. Oiartzun ibaiaren eskuineko ertzean dago, inguruan gainerako auzoak dituela: Ergoien, Karrika, Altzibar, Iturriotz, Ugaldetxo, Arragua eta Gurutze.

 

Alde zaharra eta Arditurriko Bide Berdea

Bisitariak interes handiko eraikinak aurkituko ditu Oiartzungo alde zaharrean. Besteak beste, nabarmentzeko modukoak dira Lartaungo San Esteban eliza, Ondasun Kultural izendatu zuten XVII. mendeko erretaula gordetzen duen tenplua, eta XVI. mendeko San Joan Bataiatzailearen basilika. Oiartzun udalerriaz gozatzeko beste era bat Arditurriko Bide Berdetik paseatzea da. Bidea Lezo edo Pasai Antxotik abiatzen da, Errenteria zeharkatzen du, eta oinezko eta txirrindulariek bakarrik erabil dezakete.

 

Egun, Donostiaraino doan bidegorriarekin dago lotuta. Arditurriko Bide Berdeak inguruaren paisaia-aniztasuna erakutsiko digu, eta Oiartzungo bi museoetara (Luberri Ikasgune Geologikoa eta Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa) ere eramango gaitu. Arditurriko meatze-esparruan bukatzen da Bide Berdea; bertan, 2.000 urtez ustiatu zituzten meatzeak bisitatzeko parada izango dugu. Bestalde, abuztuaren hasieran jende andana batzen da Oiartzunen, San Esteban zaindariaren omenezko jaietan (abuztuaren 2tik 6ra).


Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura: 60.00
Biztanle-kopurua: 9947
Udalaren webgunea: http://www.oiartzun.eus
Euskadi, auzolana