Setien Sagardotegia | URNIETA | GIPUZKOA | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Non jan

Sagardotegiak Euskadin

Setien

Miguel Setienek 1920. urte inguruan sortutako sagardotegi honen kudeaketa haren senideek egiten dute oraindik. Jantokian, 90 pertsona sartzen dira, eta txotx garaian bakarrik dago irekita; hots, urtarrilaren amaieratik apirilaren hasierara. Hilabete horietan upeletik zuzenean ateratako sagardoa zerbitzatzen da, eta, gure herri tradizio gastronomikoarekin bat eginez, sagardotegiko menua dastatzeko aukera eskaintzen da, hau da: bakailao tortilla, bakailaoa piperrekin eta txuleta, eta postrerako gazta, intxaurrak eta menbrilloa. Sagardotegian, gaur egun, 90.000 sagardo litro egiten dira. Botilatutako sagardoa sagardotegian bertan eros daiteke, urte osoan.

Datu interesgarriak

Helbidea
Gurutzeta Berri, "Moko" - Oztaran auzoa - 20130 Urnieta
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba