Non jan
Ardo upeltegiak Euskadin
Páganos herrixkan daude García de Olano Upeltegiak, Guardian, Arabako Errioxaren bihotzean. Ardogintzan tradizio handia duen familia-upategia da. 2.500 metroko azalera dauka. Instalaziorik modernoenak ditu, baina lehen ardoa egiteko eta gordetzeko erabiltzen ziren musulmanen garaiko sakonerak dituen koba bat mantentzen du oraindik.
García de Olano Upeltegiek 40 hektareako mahastiak dituzte (25 familiarenak dira eta beste 15 errentan hartuta dituzte). Horien % 90 Tempranillo motako mahatsari dagokio, % 5 Viura mahatsari eta gainerako % 5 beste mahats mota batzuei. Beratze karbonikoaren bitartez egiten dituzte ardoak García de Olano Upeltegietan. Egun ardo hauek ekoizten eta merkaturatzen dituzte: Heredad García de Olano Zuria, Heredad García de Olano Beltz Gaztea, Heredad García de Olano Beltz Ondua, Mauleón Erreserbako Ardo Beltza eta Hautatutako Olanum Ardo Beltza. Jatetxe bat (El Rincón de Olano) ere badaukate.
Arabako Errioxako jaki tradizionalez gozatzeko eta ospakizun berezietarako (eztei, bataio eta jaunartze oturuntzak egiteko) leku ezin hobea. Laneko, enpresako edo lagunarteko bazkariak egiteko, gainera, gela txikiago bat dago. Aldez aurretik egin behar da erreserba, telefonoz (945 600 647 - 677 191 937 - 670 685 385) edo upategiaren webgunean.