Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Laguardia, upeltegiak, ardoak eta gehiago

Laguardia, upeltegiak, ardoak eta gehiago
Arabako Errioxako hiriburua, muino baten gainean dago, zaindari, mahastiz inguratuta.
Arabako Errioxako hiriburua, muino baten gainean dago, zaindari, mahastiz inguratuta.

TOP EUSKADI

Euskadira etortzeko 10 arrazoi

Laguardia

Guardia Erdi Aroko hiribildua da, eta Arabako Errioxako hiriburua. Nafarroako Erresumaren defentsarako sortu zen, X. mendean, eta ia osorik mantentzen du Erdi Aroko trazatua. Han, San Juan Bautista eliz gotortua ikus dezakezu, edo Santa Maria de los Reyesena –Juan Francisco de Riverak polikromatutako arkupe bat dauka, XVII. mendekoa.

 

Guardiako kaleak eraikin ederrez josita daude: erdi-arokoak, errenazentistak, barrokoak eta neoklasikoak. Horien artean, XIV. mendeko bat nabarmentzen da, La Casa de la Primicia, hiriko eraikin zibil antzinakoena.

 

Harresiz inguratutako hiribildua da, garai batean talaia garrantzitsua izan zena. Gaur egun, berriz, besoak irekita eta eskaintza enogastronomiko bikaina eginez egingo dizu ongi etorria.
Laguardiako kale estuen Erdi Aroko planoak, hiribildurako sarbide diren ateek eta oraindik geratzen diren harresi hondarrek denboran atzera eramango zaituzte; baita hurbil dauden garai neolitikoko edo Brontze Aroko hondarrek ere, Euskadin aurkitutako nekazaritza komunitateetako antzinakoenetakoak.

 

Kaleetan, euskal artearen harribitxietako bat aurkituko duzu, Erregeen Andra Mariren eliza eta haren eliz atari polikromatua. Aztarna zaharrenak XII. mendekoak dira. Kaleetan zehar aurkituko duzu, halaber, San Juan Bautistaren eliza, erlijio artearen pieza interesgarriak dituena; Erretaula Nagusia kasu, Barroko garaiko pieza ikusgarria.

 

Upategiz jositako hiribildua

 

Hiribildua upategiz beteta dago. Berehala jabetuko zara horretaz, baldin eta ostalaritza saltokiren baten sotoa bisitatzen baduzu. Ardoa da Laguardiako bizimoduaren eta historiaren produktu giltzarria; beraz, ezin duzu alde egin ardorik dastatu gabe. Horretarako aukera bikaina izango duzu inguruan dauden upategietan. Asko eta asko abangoardiazko estilo arkitektonikokoak dira. Bestalde, inguruko upategietan eskaintzen dituzten bisita gidatu ugarietan, ardoaren ekoizpen prozesua ezagutu ahal izango duzu. Eta ez ahaztu edandakoa dela beti ardorik onena. Laguardian, gainera, ardoa sortu eta hazten den tokian dastatuko duzu. Laguardiara bisitan bazatoz eta bertako kaleetan edo "El Collado" ibilbidean zehar pasieran ibiltzen bazara, ez duzu sekula egindakoa ahaztuko.

 

NOLA MUGITU:

  • Autobusez: Araba Busaren 9. lineak Gasteizetik Guardiaraino eramango zaitu, ordu-erdi baino gutxiagoan. Bilbon, hainbat aukera dituzu: Termibusen, Cuadrabus, Alsa edo La Unión konpainien zerbitzuak erabil ditzakezu.Donostiatik, Lurraldebus edo La Estellesa autobus-konpainiek ordu eta erdian hurbilduko zaituzte.
Euskadi, auzolana