Helmuga turistikoak
Herriak
Tradizioz arrantzale eta nabigatzaile handien herria izan da. Hangoa da, besteak beste, Juan Sebastian Elkano, munduari buelta eman zion lehena.
Mendeetan zehar, balea-arrantzak berebiziko garrantzi izan du herriaren ekonomia. Horrek esplikatzen du, hain zuzen, balea izatea herriko armarrietan historian zehar agertzen den motibo nagusia.
Hemen, ez ahaztu Cristóbal Balenciaga Museoa bisitatzea: jenioaren obran murgilduko zara, eta modaren eta diseinuaren historian izan duen garrantziaz jabetuko. Oso erakargarria egingo zaizkizu, halaber, museoaren ingurune naturala eta landa-auzoak. Bada fenomeno geologiko bat zure arreta bereziki erakarriko duena: flysch-a eratzen duten hegal higatu ikusgarriak. Ingurune hori Munduko Geoparke izendatu du berriki Unesco-k.
Mendi hegal batean dago Erdi Aroan harresiz inguratuta egon zen hiribildua. Deigarria da oso San Anton mendia. "Getariako arratoia" izenez ere ezagutzen dute itsasoari begira dagoen mendi hori, animalia horren itxura baitauka. Juan Sebastian Elkano itsasgizonaren eta Kristobal Balentziaga diseinatzailearen jaioterria da Getaria.
Elkanoren monumentua
Herrian sartzearekin batera, Elkanoren omenez eraikitako monumentuarekin egingo dugu topo. Monumentuan garai hartan modan zegoen Art Deco estiloaren ezaugarriak nabari dira. Getariako harresiaren bastioi izandakoaren gainean dago, eta brankako irudien antza duen "Hegodun Garaipena" eskulturaren erreplika bat du goialdean. Gainera, Elkanoren beste bi estatua daude Getarian
Cristóbal Balenciaga Museoa
Kristobal Balentziaga diseinatzaile entzutetsua ere oso gogoan dute herrian. Nazioarteko moda bilduma garrantzitsuenetako baten erakusle den Cristóbal Balenciaga Museoarekin, bere jaioterriak omenaldia eskaini nahi izan dio.
Portu xarmangarria
Getariakoa da, ezbairik gabe, Gipuzkoako arrantza-porturik zoragarriena. Arrantza-ontzien ugaritasunari eta kaian dauden instalazio modernoei esker, harrapatutako arraina berehala kontserbatzeko aukera dago herriko kontserba-industrietan. Jatetxe eta erretegi ugari daude, gainera, portu inguruan. Merezi du txingarretan erretako arrain freskoa jatea eta txakolin ederra, jatorriko izendapena duen ardo zuria, dastatzea. Turista asko iristen dira urtero Getariara Malkorbe eta Gaztetape hondartzen edertasunak erakarrita. Hirigunean, berriz, portuan amaitzen diren karrika estuen artean, Salbatore eliza gailentzen da. XV. mendeko tenplu gotiko bikain horrek inguruari egokitzen zaion oinplano irregularra dauka.
Elkanoren lehorreratzea
Getariako jai nagusiak abuztuaren hasieran ospatzen dituzte Salbatore Deunaren omenez. Lau urtetik behin, gainera, Elkanoren lehorreratzea antzezten dute. Elkano 1522ko irailaren 6an iritsi zen Sanlucar de Barramedara beste 17 gizonekin (265 lagunek ekin zioten bidaiari), hiru urtez munduari buelta eman ostean.
Nola mugitu: