Zatoz Santurtzira itsasontzian EL BOTETOURS zerbitzuaren eskutik, Bilbotik, Getxotik edo Portugaletetik.
Lehorreratu eta berehala, arrantza-porturantz abiatuko gara, herrixka honen marinel-bizitzari buruz gauzak jakiteko. Ontziak eguneko arrantza deskargatzen ikusteko eta lonjan erosteko aukera ere izango dugu. Santurtzi Itsasoa Museoan historia ikasiko dugu. Agurtza arrantza-ontzia bisitatuko dugu, eta, nola ez, sardina famatuak dastatuko ditugu. Map’s Voice Santurtzi tresnari esker gida dezakegu.
GOIZEAN
Santurtziko tokirik esanguratsuenean hasiko dugu eguna, arrantza-portuan alegia. Ontziek arrain freskoa lonjan deskargatzen eta saltzen jarraitzen dute, garai batean bezala. Eta guk hori aprobetxatuko dugu eguneko arrantza ikusteko eta sardinera famatu haien ondorengoak nola bizi diren ikusteko, bertatik bertara. Karmengo Amarenganaino hurbilduko gara. Santurtziko zaindaria da, eta urtero-urtero, uztailaren 16an jai handia ospatzen da, ohiko itsas prozesioarekin Abrako badian barrena.
Arrantzaleen kofradian, Santurtziko itsas historia eta ingurunea ezagutuko ditugu, Santurtzi Itsasoa Museoa Interpretazio Zentroan.
Gure sardinerek Bilborantz egiten zuten bide zaharra hartuko dugu, Abrako badian ibilaldi atsegina eginez.
Berehala iritsiko gara Agurtza arrantza-ontzira, hegaluzearen arrantza tradizionalari eskainitako egurrezko ontzi batera. Turismo Bulegoak antolatzen dituen bisitetan arrantzaleen eguneroko bizimodua ezagutzeko aukera izango dugu.
Hemendik Oriol jauregira hurbilduko gara, 1902koa. Jauregi eder hau bizitegi-estiloko eraikin bakanetako bat da, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako Belle Epoqueren lekuko bikaina.
Bada garaia bidean geldialditxo bat egin eta pintxotara joateko. Horretarako, Txitxarrara hurbilduko gara, Genaro Oraá kalera. Eta, goiza amaitzeko, txingarretan prestatutako arrain eder bat dastatuko dugu, baita gure sardina famatuen errazio bat ere.
ARRATSALDEAN
Santurtziko Parke Historikoa zeharkatuko dugu, eta San Jorge eliza marinel-herri horren jatorria ezagutuko dugu. Horren aurrean, Santurtziko Ortuella banandu ondoren 1905ean eraikitako Udalaren eraikin eklektikoa aurkituko dugu.
Eguna amaitzeko, erakusketa-aretoa eta Casa Torre Jauregian dagoen Interpretazio historikoko zentroa bisitatuko ditugu.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Non jan plan honetan: http://turismo.santurtzi.net/eu-es/gastronomia/Orriak/Gastronomia.aspx
Non ostatu hartu plan honetan: http://turismo.santurtzi.net/eu-es/dormir/Orriak/default.aspx
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Santurtziko Turismo Bulegoa
http://turismo.santurtzi.net/eu-es/Orriak/default.aspx
Gaztelania, Euskara
Gomendioak