Gomendioak
- Errespetatu ingurunea, flora eta fauna.
- Utzi ingurunea garbi.
- Jarraitu seinaleei.
- Adi artzain-txakurrekin
- Jantzi arropa eta oinetako egokiak.
- Egin erosketak eskualdean.
Gorbeialdea paradisua da, besteak beste, ekoturismoan aritzeko. Hona hemen bi eguneko plan bat Euskadiren bihotz berdeaz gozatzeko.
1.EGUNA, GOIZEAN
Lehen eguna hasteko, Bitorianora joango gara, eta hortik Oroko santutegira joko dugu antzinako bide nahiko errazetatik. Zuiako haranaren bista paregabeez gozatuko duzu bidean. Goiz osoa emango dugu 6 km inguruko ibilbide honetan: Wikiloc ibilbidea.
Bazkaldu aurretik, Sarriara joan zaitezke, Gorbeiako Natura Parkeaz gehiago jakiteko; Euskadiko handiena da. Bi jarduera horien ondoren, inguruetako jatetxeren batean bazkaldu dezakezu. Aukera handia dago.
1.EGUNA, ARRATSALDEAN
Arratsaldea eskualdeko urtegiak ezagutzeko baliatuko dugu. Oinez edo bizikletaz ibiltzeko lekuak, hegaztiak behatzekoak, arrantzan egitekoak, eguzkia hartzekoak edo, besterik gabe, arnas eta atseden hartzeko lekuak dira. Ingurunearekin bat egiteko unea da.
2.EGUNA, GOIZEAN
Bigarren egunean, goizean goiz Eribe zalditegira joan gaitezke, zaldiekin bizipen paregabea izateko. Gorbeiako paisaiak ikuspuntu ezohiko batetik miresteko modu benetan egokia da. Lauzpabost ordu hartuko dizkigu jarduerak. Komeni da aurretiaz erreserbatzea.
Jarduera eder horren ostean, inguruetako herrietako edozein jatetxe eta ostatutan indarberritu ahalko gara.
2.EGUNA, ARRATSALDEAN
Indarrez bagaude, Uribarri Ganboara joango gara arratsaldean, Urbinako talaiara igotzeko, urtegiaren ikuspegi onenetako bat duelako. Igoera 1,5 km-koa da, baina egiatan merezi du: Wikiloc ibilbidea.
Gorbeialdera egindako bisitari amaiera paregabea emango diogu gailurreko bistekin.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Non jan plan honetan: www.eu.gorbeiaeuskadi.com/gastronomia-gorbeia
Non lo egin plan honetan: www.gorbeiaeuskadi.com/alojamiento
Informazio gehiago:
Gorbeialdeko Koadrilaren Turismo Bulegoa
Gaztelania, Euskara