Helmuga turistikoak
Herriak
Arabako udalerri honetan egingo dugun bisitari ekiteko, merezi du Zuiako herri gehienek dituzten baserri handiak bisitatzea, Erdi Aroaren amaierako eraikinak guztiak ere. Etxe horietako asko eta asko, gainera, familien arteko borroka handien eszenatoki izan ziren. Udalerria ezagutzeko ibilaldiaren hasieran, ia herri guztietan ageri diren baserri handiak bisita ditzakegu. Erdi Aroko etxeak dira gehienak, eta familien arteko borroken lekuko izan ziren antzina.
Oroko haitzak, gune natural eta kultural dotorea
Zuia inguruan, Bitoriano herritik Oroko haitzetara irits gaitezke. Bailara guztia azpian hartzen duen pagadiz eta hariztiz jositako ingurune natural aparta da. Bertatik ikus daitezkeen panoramikak dira, ezbairik gabe, inguru horrek hainbeste jende erakartzeko arrazoi nagusia. Udalerriko eraikin erlijiosorik bikainena ere bertan dago: XVI. mendeko Oroko Santutegia. Gainera, Gorbeiako Parke Naturalaren zati handi bat Zuiako lurretan dago. Bestalde, Sarria herrian, Murgiatik gertu, parkeko Harrera eta Interpretazio Zentroa dago: Parketxea. Bestalde, baso zabaletan barrena abiatuz gero, Jugo herritik hurbil, Jugatxi baselizarekin egingo dugu topo. Barruan erretaula barroko eder bat duen landa-giroko XIII. mendeko eraikin dotorea da.
Ermita horren inguruan, Jugatxiko atsedenlekua dago. Azkenik, bisitaldia amaitzeko, Eztiaren Museora joan gaitezke, produktu horren nondik norako guztiak ezagutzeko. Eztia ateratzeko eta ontziratzeko gela bat dago, eta erlezainek bertan prozesatzen dute euren ekoizpena.