Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

NATURA

Parke naturala

Valderejoko Parke Naturala

Senderismoa atsegin baduzu, leku aproposera iritsi zara. Valderejo harán zabala da, harkaitzetan amaitzen diren mendi-hegal piko batzuez inguratua eta bederatzi bidexkaz zeharkatua. Bidexka horien artean, Parkeko altxor paisajistikoa den Puron ibaiaren haitzarte ederra nabarmentzen da.

Valderejon, askotariko fauna eta flora aurkituko duzu. Bertako balio ornitologikoak bereziki deigarriak dira, eta bertako harkaitzen artean, Euskadiko sai arrearen koloniarik handiena bizi da.

Lalastran (Valderejoko bihotzean), ibilbide eta zerbitzuei buruzko informazioa
ematen duen Parketxea edo Parkeko Harrera Zentroa, eta haraneko historiaren eta ohituren berri ematen duen Landa Interpretazioko Zentroa ditugu.

Familiarekin etortzen bazara, haurrentzako ekipamendua eta piknika egiteko
aukera eskaintzen duen atseden-eremu bat duzu.

Handik oso hurbil, Lahoz, Villamardones eta Ribera daude. Azken biak abandonatuta daude, eta interesgarria da barruan ibiltzea. Inguruan, halaber, erromatarren garaiko galtzada baten aztarnak, monumentu megalitikoak (San Lorentzo tumulua eta Leron mendiko monolitoa) eta hainbat garaitako ermitak daude

Leku interesgarriak:

- Añanako Haran Gazia

- Valpuestako Kolegiata


Valderejo Parketxea: Lalastra
Teléfonoa: 945 353 146
parquevalderejo@parques.araba.eus

Sailkapena: Parke naturala
Udalerria: Valdegovía/Gaubea
Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Barbakoa / Taberna / Kanpina / Basozaina / Haur-instalazioak / Monumentu / Behatokia / Parkinga / Kanpaldia egiteko debekua / Jatetxea / Kirol eta gimnasia ibilbidea
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana