Gaubea | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Varonatarren jauregia

Gaubea

Helmuga turistikoak

Herriak

Gaubea Araban dago, baina Burgostik hurbil. Bertan, natura da nagusi, eta urteko sasoi orotan da harrigarria, kolore biziz janzten baita. Haran honetan zain dituzu herriak, basoak, ibaiak, errekak, iturriak eta isiltasuna.

Natura bere osotasunean ezagutu ahal izango duzu. Gaubeak aukera emango dizu ingurune pribilegiatu horretaz gozatzeko, aberatsa ondare historiko-artistikoari eta naturalari dagokienez. Nabarmentzekoak dira bertako baselizak eta elizak; esaterako, Jasokundeko Andre Mariaren eliza erromanikoa, Tuestan.

Hainbat dorre eta oinetxe daude udalerrian. Villanañe herrian, adibidez, XIV. mendearen hondarrean eraikitako Varona familiaren dorre-jauregia ikus dezakegu. Multzo eder horrek defentsarako elementu ugari mantentzen ditu oraindik. Herrigunean, aldiz, Angostoko Andra Mari eliza gailentzen da, erretaula errenazentista bat ageri duen XIV. mendeko tenplua, alegia.

Haitzulo artifizialak eta Valderejoko Parke Naturala

Halere, interes handiko aztarna gehiago daude Gaubean, Corro eta Pinedo kobazuloak eta Santa Lucía-Santa Olalla nekropoliak, besteak beste. Valderejoko Parke Naturala ere paraje ikusgarria da zinez, naturaz gozatzeko leku aparta. 1992an izendatu zuten parke natural, eta bertako fauna eta flora aberatsak dira oso. Valderejoko haranaren erdigunean dagoenez, Lalastra herrixka da parkean zehar egin daitezkeen ibilaldi ugarien abiapuntua.

Datu interesgarriak

Hedadura
244.00 Km
Biztanle-kopurua
1,106

Ekitaldiak