Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

NATURA

Hegaztiak behatzeko tokiak

Valderejo

Valderejo

Valderejo landa-eremu bat da, sakonune zabal baten barruan kokatua eta harkaitz-malkar garaiek inguratua. Paisaien edertasuna eta fauna eta floraren berezitasuna eta aniztasuna dira Valderejoren ezaugarri nagusiak. Purón ibaiak parke naturala zeharkatzen du, arroila sakon eta ederra zulatuz. Euskadiko hegazti harkaiztarren bilgune konplexuenetako bat da, eta besteak beste, sai arrea, sai zuria, arrano beltza, belatz handia, malkar sorbeltza edo belatxinga mokohori eta mokogorria ikus ditzakegu bertan.

Bidezidor-sare eroso bati esker, parke naturalaren zati handi batean barnera gaitezke, baso, ibaiertz, larre eta mendietako hegaztiak ikusteko.

Babes-figurak: Natura 2000 sarea eta parke naturala.
Birding Euskadiren informazio-bulegoa: Valderejoko parketxea, Lalastra (Araba)
Tf. 945 353 146
parquevalderejo@parques.alava.net
www.alava.net

Ibilbide ornitologikoak:
- San Lorentzorako igoera
- Purón ibaiaren arroila

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Sailkapena: Hegaztiak behatzeko tokiak
Udalerria: Valdegovía/Gaubea
Euskadi, auzolana