Biotopo Babestua | Gaztelugatxeko Donieneko Biotopo Babestua | Euskadiko naturguneak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

natura

Biotopo babestua

Gaztelugatxeko Donieneko Biotopo Babestua

Gaztelugatxeko Biotopo Babestua (158 ha) Bakioko inguruetatik (mendebaldean) Matxitxako lurmuturreraino (ekialdean) zabaltzen da, Bizkaiko itsasertzean. Inguru bikain horretan, labarrek ikuspegi eder paregabea erakusten dute, batez ere, itsasoaren kolpeen ondorioz.

 

Hala, Bermeo eta Bakio lotzen dituen errepidetik kareharrizko irlatxo bi ikus daitezke, itsaslabar malkartsuaren aurrean: Gaztelugatxeko Doniene eta Aketze. Lehena itsasoaren olatuek zizelkatutako haitzen gainean eraikitako zubi baten bitartez heltzen da lurrera. Alde batean, itsasoak harkaitzetan zulatutako tunelak, naturaren gutiziak, ikus ditzakegu. Tontorrean berriz, ermita bat dago, eta, bertara iristeko, zubia igaro eta 273 eskailera-maila igo behar dira. Herri kondairak dioenez, San Joan Bataiatzailea bera Gaztelugatxe ikustera joan zen. Bermeoko portura itsasontziz heldu zen, eta, handik hiru pauso emanez, uhartera iritsi zen. Azken pausoa zubia eraikita dagoen tokian eman omen zuen. Historian zehar, ermitak hainbat aldiz su hartu du eta kortsarioek harrapaketak egin dituzte bertan. Hori dela eta, eraikina berreraiki behar izan dute.

 

Aketzera, berriz, itsasotik baino ezin da heldu eta, horregatik, giza presentzia txikia izan da bertan. Isolamendu horrek eta uhartearen ezaugarriek itsas hegazti ugariren gustuko toki bihurtu dute. Besteak beste, ekaitz-txori arruntak, ubarroi mottodunak, oin horidun kaioak eta haitz-usoak daude Aketzen.

 

Oharrak

 

Lurretik kanaberaz arrantzan egitea baimenduta dago.

 

Biotopoan zehar, ibilbide polita egin daiteke, naturguneko tokirik esanguratsuenetan barrena. 

Datu interesgarriak

Sailkapena
Biotopo babestua
Udalerria
Informazioa

Bakioko Turismo Bulegoa Telefonoa: 946 193 395 Emaila: turismo@bakio.eus  Bermeoko Turismo Bulegoa Telefonoa: 946 179 154 Faxa: Emaila: turismoa@bermeo.eus

Zerbitzuak

  • Aisialdirako gunea
  • Basozaina
  • Monumentu
  • Behatokia
  • Parkinga
  • Arrantza
  • Kanpaldia egiteko debekua
  • Kirol eta gimnasia ibilbidea