Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Gaztelugatxeko San Joan eta bere 241 eskailera mailak

Gaztelugatxeko San Joan eta bere 241 eskailera mailak
Gaztelugatxeko San Joan uhartexka magikoa Euskal Kostaldeko txokorik berezienetakoa da.
Gaztelugatxeko San Joan uhartexka magikoa Euskal Kostaldeko txokorik berezienetakoa da.

TOP EUSKADI

Euskadira etortzeko 10 arrazoi

Gaztelugatxeko San Joan baseliza


Gaztelugatxeko San Joan euskal kostaldean dago, hiriguneetatik urrun, eta Biotopo bezala katalogatuta dago (doan bisita daiteke, baina ticket bat behar da).

 

Leku idiliko hau Bakio eta Bermeo artean dago, eta kostaldeari harrizko zubi batez eta 231 mailako eskailera batez lotzen zaio.

 

Gaur egun ikusten dugun eliza ez da jatorrizkoa, zoritxarrez. Mendeetan zehar, suteak eta batailak izan dira, eta eliza hainbatetan berritu behar izan da. Pentsatzen da lehenengo baseliza IX. mendean eraiki zela. XII. mendean, komentu bihurtu zen. Baina, bi mende geroago, fraideek alde egin behar izan zuten, balioko objektu guztiak hartuta.

 

Gaztelugatxe pirata, akelarre eta kondairen agertokia izan da. Beraz, ez dira harritzekoak munduko bidaiariek emandako tituluak: “miragarri bozkatuena”, edo “kokalekurik balioetsiena”. Zorte ona erakartzeko eta izpiritu gaiztoak uxatzeko, ez ahaztu baselizako kanpaia hiru aldiz jotzea.

 

Eskaileren amaieran, ustez San Joan Bautistak utzi zuen aztarnaren gainean jarri ahal izango duzu zeure oina, zorte ona ekarriko baitizu. Goren-gorenean, baseliza bitxi bat izango duzu zain; eta, bereziki, Kantauri itsaso harroaren ikuspegi liluragarriak. Itsasoak ezin pentsatuzko labarrak, tunelak eta arkuak zizelkatu ditu uhartean. 



Gogoratu arropa eta oinetako erosoak eraman beharko dituzula. Udazkenean edo udaberrian lasai topatuko duzu uhartea, eta askoz ere hobeto gozatuko duzu haren mistizismo eta edertasunaz. Udan, berriz, ezingo diozu eutsi, eta ezinbestean bainatuko zara eskaileren oinean sortzen diren harrizko hondartza txikietan. Gaztelugatxe mirari naturala da, eta ziur egon behin joanda, berriz itzuli nahiko duzula. 

 

NOLA MUGITU:

  • Bilbotik:  Termibus Bilboko autobus-geltokitik autobus bat dago, Gaztelugatxen gelditzen dena (A3527 Bilbo-Mungia-Bermeo). Beste linea bat da A3518 Bilbo- Mungia-Bakio. Udan, Bakio-Bermeo busarekin konekta daiteke; neguan, berriz, taxibusarekin, baina bakarrik lanegunetan.Ordutegiak jakin nahi badituzu, telefono honetara deitu: 946 125 555
  • Bermeo eta Bakiotik: y Bakio: Bermeotik Bilbora joateko, A3527 autobusa har daiteke, edo, bestela, taxibusa (gehienez ere 8 pertsona eraman ditzake).
  • Gaztelugatxeko San Joan baseliza
Euskadi, auzolana