Plan perfektua ur kirolak eta herri kirolak egun berean uztartzeko eta, gainera, naturaz gozatzen!
GOIZEAN
Egunaren zati bat ur kirolak egiten pasatzea proposatzen dugu. Zumaiako zerbitzu turistikoek hamaika aukera eskaintzen dituzte: surf, bodyboard, Sup, Big Sup, kayak, piragua eta abar (jarduera aldez aurretik erreserbatu behar da).
Baten eta bestearen artean, egin atsedenaldia indarberritzeko; Zumaiako taberna edo jatetxe batean menua, errazioak edo ogitartekoak jan ditzakezu (kasu honetan, Santiago hondartzakoak edo kirol portukoak daude hurbilen).
ARRATSALDEAN
Egunaren gainerakoan atseden hartzea da aukera bat, baina nola galdu aukera hain antzinakoa baina, aldi berean, hain gaur egungoa den kirol bat probatzeko: pilota (Zumaiako turismo-bulegoan eros daiteke pilota bat). Herrigunean dauden pilotalekuetako batera joan gaitezke (Odieta, Lubaki edo Larretxo) edo, bestela, Artadi auzoko frontoira ere joan gaitezke oinez (Artadi auzora doan artadi arteko errepideari jarraikiz). Arratsalderako plan ezin hobea haurrekin egiteko!
Eta oinezko ibilaldia luzatu nahi izanez gero, GR- 286 ibilbidea egin daiteke ("Araindarri" esaten zaio). Mendiko ibilbide luze hori Zumaiatik abiatu eta Arantzazun bukatzen da, Euskal Kostaldeko Geoparkea Aizkorri-Aratz parke naturalarekin lotuta eta, bidean, Izarraitz KBEa ere zeharkatuta.
Harriarekiko lotura eta harri horiek eragiten dituzten emozioak dira ibilbidearen ezaugarri nagusia. Esate baterako, Flysch-eko, Ekaingo, Izarraitzeko eta Aizkorri-Aratzeko harriek antzinako garaitako oihartzunak dakartzate. Artaditik Oikia auzoko frontoiraino jaitsi daiteke. Zumaiara itzultzeko, UK07 autobus-linea har daiteke (www.lurraldebus.eus).
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Uretako jarduerak
Non jan plan honetan:
https://zumaia.eus/eu/turismoa/ostatu-eta-jatetxeak?set_language=eu#b_start=0
Non ostatu hartu plan honetan:
https://zumaia.eus/eu/turismoa/ostatu-eta-jatetxeak?set_language=eu#b_start=0
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Zumaiako turismo bulegoa. Kantauri plaza 13 / 943 143 396 / turismoa@zumaia.eus
http://urola-kosta.gpseuskadi.eus/GR/gr-286-araindarri-etapa-1
Gaztelania, Euskara
Gomendioak