Geologian aditua den gidari baten laguntzarekin, Barinatxe hondartzan hasiko dugu bisita. Ikuspegi liluragarriez gozatu ahal izango dugu han. Ondoren, Arriatera hondartzara joango gara, eta han estratuak, fosilak eta flyschak ikusiko ditugu. Atxabiribil hondartzatik hurbil dagoen kala txiki batera joango gara. Kostaldeko laugunean oinez ibili ahal izango gara, eta inguru horretako fauna aztertuko dugu. Azkenik, Meñakoz hondartzara iritsi aurretik, “pillow” labez osatutako egitura bat ikusiko dugu. Itzulerako bidea egingo dugu ikusitako hondartza guztien ertzetik doan bidexka batetik.
Datu orokorrak
- Ibilbide geologiko gidatua, Bizkaiko kostaldetik
Ez du barne hartzen joan-etorria ez eta ostatua ere.
2 lagun
2 ordu
Martxotik urrira
Astelehena-larunbata: 11:30,17:00
Igandea: 11:30
Informazio gehiago: http://www.uribe.eu/gozatu/esperientziak/bizkaiko-flyscharen-ibilbidea
Ingelesa, Frantsesa, Italiera, Gaztelania, Euskara