Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Folletos digitales

Euskadik 200 km luze baino gehiagoko kosta du, hareatzaz, hondartzaz eta olatuz betea. Gehienak ezin hobeak dira surfa praktikatzeko. Dauden hogeita hamar olatuen artean, hareazko hondoa dutenak daude, hondo harritsua dutenak, itsasora irekiak, bilduak eta haizeaz babestutakoak, adituentzat, amateurrentzat... Jende ugari biltzen dutenak, Sopelakoa, Zarauzkoa eta Donostiakoa, esaterako, edo lasaiagoak eta basatiagoak direnak, hala nola Meñakoz (Barrikan) eta Zumaia eta Getaria arteko bidean topa ditzakegunak. Olatu handien iragarkiak ere nabarmentzen dira, Galea Punta eta Orrua, esaterako, eta baita mundu mailan ospea duten beste olatu batzuk ere, Mundakakoa eta Playa Grisekoa adibidez; azken hori muturreko surfaren balentria handien eszenatoki izan da.

Itsasertzak Bizkaia eta Gipuzkoa probintziak hartzen ditu; lokalizazio bikaina dute erraz heldu baitaiteke lurrez, itsasoz eta airez. Ekialdean Frantziako mugatik kilometro gutxira dago eta mendebaldean Kantabriatik distantzia berera. Londresetik ordubetera dago hegazkinez eta egun eta erdira ferryz. Euskadi ongietorrien lurraldea da. Gastronomia eta paraje ederrengatik da ezaguna eta ezin hobeki konbinatzen dute itsasoak eta mendiak. Klima kontinental arina du eta aisialdirako hainbat aukera eskaintzen ditu. Horrez gain, surfeko potentzia esanguratsua da, Europa eta mundu mailako erreferentea. Kosta txiki horrek, hain zuzen, urtero berrogeita hamar bat surf-txapelketa biltzen ditu eta horien artean goi mailako kategoriako hainbat munduko txapelketa nabarmentzen dira. Gure olatuen kalitateari eta nazioarteko sailkapeneko lehen postuetan dauden euskal surflariei esker lortu dugu hori. Sektoreko multinazional garrantzitsuen egoitza da eta duela 30 urte baino gehiagotik esportatzen du surf onena.

Euskadi, auzolana