Bilbotik ordubetera autopistaz, Frantzia bidean, Donostia topatuko dugu, Gipuzkoako hiriburua eta kostaldeko hiririk ederrenetakoa. Bertako hondartzak ere pareko edertasuna dute, Kontxako hondartzak, esaterako.Hiri kosmopolita, modernoa eta luxu handikoa, batez ere gastronomia eta Donostiako zinemaldia dela eta ezaguna.
Hiri horrek duen beste erakargarritasun bat Frantziarekiko duen gertutasuna da (50 km hutsera), han ere hondartza gehiago topatuko ditugu surf egiteko ezin hobeak. Hori horrela, Donostiako Gros auzoan Zurriolako hondartza nagusitzen da. Urte osoan olatu biziak izaten ditu eta surfeko eskola eta klub garrantzitsuak daude. Oso egokia da, bai hastapenetarako, bai ohiko gozamenerako. Kultur eta aisialdiko eskaintza izugarria da eta ez dago egun eguzkitsuetan kostako pasealekuan ibiltzearen parekorik, itsasoaz, saltokiez, terrazez eta Kursaal kongresu jauregiaz –ikur ezaguna, hain ezaguna den zinemaldiaren egoitza– gozatuz Boulevardera eta alde zaharrera iritsi arte.
Han “pintxo” hitzak balio guztia hartzen du; izan ere, donostiarrak adituak dira miniaturako sukaldaritza ospetsu horretan; mundu mailan hainbat aldiz saritu eta aitortu izan dute. Luxu txikia, eutsi ezinezko ahogozagarria.
Olatu mota: Gailur anitzekoa.
Hondoa: Harea.
Marea egokiena: Guztiak.
Haizea: Hegoaldekoa.
Beharrezko maila: Hasiberria/Ertaina.
Olatu mota: Ezkerrekoas.
Hondoa: Harea.
Marea egokiena: Guztiak.
Haizea: Hegoaldekoa.
Beharrezko maila: Ertaina.
Olatu motak: Gailur anitzekoa.
Hondoa: Harea.
Marea egokiena: Guztiak.
Haizea: Hegoaldekoa.
Beharrezko maila: Hasiberria/Ertaina.
Olatu motak: Gailur anitzekoa.
Hondoa: Harea.
Marea egokiena: Guztiak.
Haizea: Hegoaldekoa.
Beharrezko maila: Hasiberria/Ertaina.
Olatu motak: Eskuinekoa.
Hondoa: Itsasadarra.
Marea egokiena: Guztiak.
Haizea: Hegoaldekoa.
Beharrezko maila: Ertaina.