Zarautz ingurua

Bizkaitik Gipuzkoara, A8 autopistan barrena, ordena honetan, kostako herri hauek topatuko ditugu: Deba, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio.

Itsasoak presentzia handia du herri txiki horietan. Zumaian –ezin hobea bodyboard praktikatzeko– “flisch” itsaslabarrak nabarmentzen dira. Munduan bakarrak dira, dituzten ezaugarri eta balio geologikoari esker: antzinako meteoritoaren hondar ikusgarriak.

Irteera didaktikoetarako prestatutako ontzitik ikus daitezke; Algorriko interpretazio-zentroa ere ikus daiteke.

Itsasgorarekin Itzurungo hondartza desagertu egiten bada ere, ekaitz handiko garaietan mundu osoan ezagunak diren olatuak agertzen dira, hala nola Planeria eta Orrua, tamaina eta indar izugarrikoak.

Eszenatokia partekatzen dute ondoko herriarekin, Getaria, edertasun handikoa eta gastronomia bikainekoa. Hor arrainak garrantzi berezia hartzen du.

Getariarekin muga egiten du Zarautz herriak, Donostiatik 15 minutura autoz. Zarauzko biztanleria nabarmen ugaritzen da udan; Gipuzkoako kostako udaldirako gunerik garrantzitsuena baita eta atzerriko turisten gustukoena.

Bertako eskaintza zabala eta anitza da. Surfa nabarmentzen da. Probintziako herririk surflariena da eta euskal surfaren sorlekuetako bat. Hortik Aritz Aranbururen mailako surflariak atera dira. Surfaren mundu mailako elitera –WCT munduko zirkuitua, munduko 45 onenentzat erreserbatua– heldu den surflari euskaldun bakarra da eta Europako gutxienetako bat. Lehen mailako azpiegiturak ditu. Zarauzko hondartza euskal kostaldeko luzeena da, ia 3 km luze da.

Zarautzen ondoren, Orio dago itsasoari begira. Azken urteetan herriak izan duen zabalkundea errepidetik ikus daiteke.

Berehala Gipuzkoako hiriburura helduko gara, herrialdeko hiririk ederrenetakoa: Donostia.

Olatuak: Zarautz ingurua
  • Olatu mota: Gailur anitzekoa.
    Hondoa: Harea.
    Marea egokiena: Ertaina-itsasbehera.
    Haizea: Hegoaldekoa.
    Beharrezko maila: Hasiberria/Ertaina.

  • Olatu mota: Ezkerrekoa.
    Hondoa: Harkaitza.
    Marea egokiena: Ertaina-itsasbehera.
    Haizea: Hegoaldekoa.
    Beharrezko maila: Aditua.

  • Olatu mota: Gailur anitzekoa.
    Hondoa: Harea.
    Marea egokiena: Guztiak.
    Haizea: Hegoaldekoa.
    Beharrezko maila: Hasiberria/Ertaina.

  • Olatu mota: Gailur anitzekoa.
    Hondoa: Harea.
    Marea egokiena: Guztiak.
    Haizea: Hegoaldekoa.
    Beharrezko maila: Hasiberria/Ertaina.

  • Olatu motak: Gailur anitzekoa.
    Hondoa: Harea.
    Marea egokiena: Itsasgora.
    Haizea: Hegoaldekoa.
    Beharrezko maila: Hasiberria/Ertaina.

  • Olatu motak: Eskuinekoa.
    Hondoa: Harea.
    Marea egokiena: Ertaina.
    Haizea: Hegoaldekoa.
    Beharrezko maila: Aditua.

  • Olatu motak: Eskuinekoa.
    Hondoa: Harkaitza.
    Marea egokiena: Ertaina-Itsasgora.
    Haizea: Hegoaldekoa.
    Beharrezko maila: Aditua.

  • Olatu motak: Ezkerrekoa.
    Hondoa: Harkaitza.
    Marea egokiena: Itsasbehera.
    Haizea: Hegoaldekoa.
    Beharrezko maila: Aditua.

  • Olatu motak: Gailur anitzekoa.
    Hondoa: Arena y Harkaitza.
    Marea egokiena: Guztiak.
    Haizea: SurEkialdekoa.
    Beharrezko maila: Hasiberria/Ertaina.

  • Olatu motak: Ezkerrekoas.
    Hondoa: Harkaitza.
    Marea egokiena: Ertaina-itsasbehera.
    Haizea: Guztiak.
    Beharrezko maila: Ertaina.

  • Olatu motak: Gailur anitzekoa.
    Hondoa: Harea.
    Marea egokiena: Todas
    Haizea: Hegoaldekoa.
    Beharrezko maila: Hasiberria/Ertaina.

Euskadi, auzolana