Oroko Santutegia

Oroko Santutegia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Oroko Haitzak Zuiako bailaran daude, Murgiatik kilometro gutxira eta Gorbeiako Parke Naturalaren mugan. Eremu garai bat da, eta bertatik bailara osoa ikusten da, horregatik, hain zuzen, gizakiak antzinatik bizi izan dira bertan.

 

Jose Miel Barandiaranen aurkikuntzen eta ondoreko ikerketa arkeologikoen arabera, eremu hori hainbat komunitateren bizileku izan da Brontze Aroaz geroztik.

 

Oroko Santutegiaren sorrera XI. mende amaieraren eta XII.aren hasieraren artean kokatzen da. Oraingo eraikin ikusgarria tenplu erromaniko bat izan zen sorreran, haren aztarnen arrastorik ez badago ere; eraikin gotikoa gerora eraiki zuten.

 

Ermitaren barruan, erretaula barroko eder baten gainean, Oroko “Andra Mariaren” irudi bizantziarra dugu, XIII. mendeko harribitxi bat.

 

Gaur egun, Oroko Santutegia bisitatzera datozen pertsonez gainera, eskalatzaileak ere maiz etortzen dira bertako haitz ikusgarrian irekitako berrogeita hamar inguru bideetan eskalatzera.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Helbidea
Vitoriano Entitatea, 1 - 01139 Zuia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Estilo artistikoa
Gotikoa
Garaia
XIV-XV mendeak
Euskadi, auzolana