Vitoria-Gasteizko alde zaharra, goitik ikusita

Gasteizko alde zaharra

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Gasteizko alde zaharrak Antso Jakitunaren aginduz Erdi Aroan eraiki zutenean eman zioten almendra forma mantentzen du. Erdigune historikoa Andre Maria katedrala gailentzen den tontor batean dago. Katedral gotiko honekin batera, San Migel, San Bizente eta San Pedro elizen dorreek osatzen dute hiriaren irudirik ezagunena.

 

Kaleek antzinako ogibideen izena dute: Hedegile, Errementari, Zapatari, Aiztogile, Pintore... Kale horietan daude, hain justu, hiriko eraikinik zaharrenak eta ederrenak. Katedralaren atzean, adibidez, Portalea, adreiluz eta zurez egindako Erdi Aroko ostatua, eta Andatarren dorretxea daude.

 

Alde Zaharraren erdian bi jauregi errenazentista daude: Eskoriatza-Eskibel eta egun kulturgunea den Montehermoso jauregia.

 

Beste aldean, Aiztogileen kalean, fatxada ikusgarria duen Kordoi etxea, Bendaña jauregia (eraikin honetan eta honi erantsitako beste batean Bibat museo multzoa dago: Karten museoak eta Arkeologia museoak osatzen dute), San Bizente eliza, Villasuso jauregia eta Arkupeko pasealekua aurkituko ditu bisitariak.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Alde zaharra

Helbidea
- 01005 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Garaia
Erdi Aroa

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Taberna/kafetegia
  • Haur-instalazioak
  • Parkea
  • Jatetxea
  • Dendak
  • Bisita gidatuak
Euskadi, auzolana