Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Santa Maria katedrala

Praktika Onak

Santa Maria katedrala Gasteizko alde zaharrean dago. XIII. mendearen hondarrean eta XIV. mendean eraiki zuten. Gotikoa da eta eliza-gotorlekua izan zen antzina. Itzela da, itxia, batez ere iparraldean. Hiria babesteko elementu izan zen.

 

Kolegio-eliza izan zen 1496tik 1861ean katedral izaera hartu zuen arte. Gurutze latindar formako oinplanoa, gurutzadura handia eta kaperadun girola bat ditu.

 

Aurrealdeko eskulturek garrantzia handia dute. Mendebaldeko ataria hiru portada dituen maisulana da: erdikoa Ama Birjinari eskainita dago, ezkerrekoa San Gili eta eskuinekoa Azken Judizioari eta Santiagori.

 

Santa Maria Katedrala Fundazioa tenplua berritzen ari da eta berak kudeatzen ditu eliza eta zaharberritze-lanak ikusteko antolatzen diren bisitaldi gidatuak. Bisitariek XIII. mendeko tenplu gotiko baten eraberritze-lanak eta lan arkeologikoak bertatik bertara ikusteko aukera bikaina dute. Arkitektoek, arkeologoek, harginek, aldamioek eta indargarriek osatzen dute kultura-turismoan berritzaile den egitasmo honen postala.

 

Katedralaren kripta museo bihurtu da, eta, bertan, eraikinaren historia nahiz hiriaren historia ezagutu daitezke, panelen eta multimedia edukien bitartez. Duela milioika urtetatik gaur egun arteko ibilbidea egiten da.

 

945 255 135 telefono-zenbakira hots eginda, posta elektronikoz edo Fundazioaren webgunean hitzartu behar dira bisitaldi gidatuak.


Baliabide mota: Erlijio eraikinak
Monumentu mota:

Katedrala

Helbidea: Plaza Santa María, 3  - 01001  Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: +34 945 122 160 (Santa Maria katedrala Fundazioa) / +34 945 255 135 (Erreserba Zentroa) Telefonoa: +34 945 122 160 (Santa Maria katedrala Fundazioa) / +34 945 255 135 (Erreserba Zentroa)
Helbide elektronikoa: visitas@catedralvitoria.eus
Estilo artistikoa: Gotikoa
Garaia: XIV. mendea
Zerbitzuak: Bisita gidatuak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non
Euskadi, auzolana