Zer egin eta zer ikusi Vitoria-Gasteizen | Turismoa Euskadin | Turismo Euskadi
Joan edukira
Vitoria-Gasteiz

Vitoria-Gasteiz, Green capital

TOP EUSKADI · Euskadira etortzeko 10 arrazoi

Vitoria-Gasteiz, Eusko Legebiltzarraren egoitza eta Euskadiko hiriburua. Hiri berdea da, espazio naturalez josia. Arabako Errioxatik pauso batera dago, munduan ezaguna den gune enoturistikoa.

Iritsi bezain pronto ohartuko zara: Vitoria-Gasteiz atsegina da, erosoa, eta bizitzeko diseinatuta dago. Dena dago hurbil, baita Eraztun Berdea izenez ezagutzen den hiriaren perimetroa ere, oinez zein bizikletan zeharkatzeko moduko sei parke handiek osatutakoa. Horietako batean, Salburuan, hainbat urmael daude. Migrazio igarobide batean kokatutako urmaelak direnez, hegazti ugari geratzen dira bertan. Norako turistiko iraunkorraren nazioarteko ziurtagiria lortu du, Biosphere Responsable Tourism.

 

Vitoria-Gasteizek eskaintzen dizun beste altxor bat Erdi Aroko hirigunea da. Obal itxura dauka, eta Euskadiko hirigune historiko enblematikoenetako bat da.

 

Katedrala, gotikorik literarioena

Santa Maria Katedral Gotikoa izango da zure lehen helburua. Norbaiti bururatu zitzaion Katedral hau zaharberritzeko lan luzeei etekina ateratzeko aukera bazegoela, berori nola eraiki zen hobeto erakutsi ahal izateko turistei eta historia zaleei. Ideia bikaina! Milioi bat bisitari baino gehiago ibili dira katedraleko habearte, atari eta harresietan zehar. Ken Follett eta Toti Martinez de Lezea eleberrigileek ere Katedrala izan dute inspirazio iturri euren liburuetako istorioak kontatzeko. Gasteiz zaharrak, gainera, Multzo Historiko izaerari eutsi dio. Bere kaleen izenek -Aiztogile kalea, Errementari kalea, Pintore kalea, Hedegile kalea, etab.- hain zuzen, bertan gauzatzen ziren gremio jarduerak gogorarazten dizkigute.

 

Vitoria-Gasteiz Arabako Errioxatik hurbil dago. Horri esker, hiria ezagutzeaz gainera, upategi ospetsu batzuetara joateko aukera izango duzu. Hiriburuak miretsi egiten du gastronomia, haren dimentsio guztietan.

    Nola mugitu garraio publikoan

    Bizikleta duzu modurik egokienetako bat. Oraingoz, ehun bat km. egokitu dituzte hirian bizikletaz ibiltzeko. Ikus itzazu Gasteizko bizikleta ibilbideak.

    • Tranbian: Gasteizko tranbia 2008tik dabil, eta hirigunera eroso eta azkar joateko aukera ematen du. Gaur egun, bi linea dauzka, eta asteburuetan eta jai-bezperetan gauean ere badabil.
    • Autobusez: Gasteizek hiriko puntu guztiak lotzen dituen 10 autobus-linea dauzka, baita gaueko autobusak edo linea bereziak ere (hirigunea Buesa Arana saskibaloi-pabilioarekin, Arabako Parke Teknologikoarekin edo aireportuarekin lotzen duena, adibidez).06:00etatik 22:00etara ibiltzen dira, 10 minuturo.

    Ezinbestekoak hurbil

    Ibilbideak eta planak hurbil

    Ibilbide bat, El silencio de la Ciudad Blanca eleberriko lekuetan barrena
    Ibilbide bat, El silencio de la Ciudad Blanca eleberriko lekuetan barrena
    Bidaia magikoa Arabako Errioxako iraganera
    Bidaia magikoa Arabako Errioxako iraganera
    Gasteizko ibilbide muralistikoa - Hiri margotua
    Gasteizko ibilbide muralistikoa - Hiri margotua

    Ekitaldiak

    Kontsultatu egun hauetan egiten ari diren ekitaldietako batzuk

    Non

    Ordubete baino gutxiagora