Añanako gatzagak Gasteizetik 30 km-ra daude, eta munduko gatz-fabrika zaharrenetakoak dira –6.500 urte baino gehiagoko historia dute. Gatz Haraneko gatz preziatua 200 milioi urte edo gehiagoko itsaso batetik dator, eta puru-purua da.
Añanako Gatz Harana gaur egun Europan den barrualdeko gatzagarik ikusgarrienetakoa izateaz gain, ongien kontserbatu denetakoa ere bada. Gatzagak duen garrantzia hainbat ezaugarrik ematen diote, hala nola duen arkitektura bereziak, ia 6.500 urteko historia dokumentatua izateak, bere ezaugarri geologikoek, biodibertsitateak eta paisaiaren balioak, eta batik bat, hori guztia tetuinguru pribilegiatu batean armonia ezin hobean uztartzeko duen moduak. Arabako hiribildurik zaharrenean eta duela 200 milioi urte barnealdeko itsaso itzel bat zen honetan Gesaltza-Añanako Gatz Harana (Araba) jasotzen da, seguruenik Euskal Herriko paisaiarik ezohikoena. 5.000 larrainez osaturiko eta naturan kokaturiko monumentu aparta.
Larrainetan ur gazia bota eta eguzkiaren lurrunketaren bitartez gatza eskuratzen da. Ura egurrez osatutako ubide sare zabal eta berezi baten bidez Gatz Haraneko gunerik ezkutuenetaraino garraiatzen da. Paisaia kultural bakan honen historiaren eta arkitektura harrigarriaren inguruan ibilbidea egiteaz gain, oinak eta eskuak gatzunetan bustitzeko aukera izango dute bisitariek, eta bertatik bertara ezagutu ahalko dituzte gatz-ekoizleen milaka urteko lanbidearen oinarriak. Paisaia natural eta ondare pribilegiatuko ingurune honen berezitasunez gozatzeko aukera ere izango dute. Kontuan izan behar da, halaber, haran gazia fenomeno geologiko bitxienetako baten gainean dagoela, diapiro baten gainean, hain zuzen, eta ingurunean dagoen gazitasunaren ondorioz, bertako ekosistema paregabea dela.
Ez dugu ahaztu behar, ezta ere, Añana gatz-fabrika baino gehiago dela; izan ere, Gobiaranera eta Valderejoko Parke Naturalera sartzeko ate naturala izateaz gain, ondare handia du, hala nola Erdi Aroko aztarnak (aztertzen eta berreskuratzen ari direnak); bikain kontserbatu diren errementeriak, sutegiak eta labeak; eliza bat, zenbait baseliza eta penintsulan oraindik ere aktibo jarraitzen duen Jerusalengo San Juanen Ordena Militarreko azken komentua; zenbait jauregi eta, halaber, herriaren ondoan, duela hogeita bi milioi urteko animalien eta landareen arrastoen aztarnategi garrantzitsu bat.
Gure aholkua da Varonatarren Dorretxeraino joatea paseatuz (10.9 km). Ur-erretena mantentzen duen Arabako gaztelu bakarra da, eta XII. mendetik datorren familia baten ondorengo zuzenak bizi dira bertan.
Gatz Harana ezagutzeko bisitaldi gidatu bat erreserbatu dezakezu, eta gatz spa batez gozatu, edo egun batez gatz-egile bihurtu eta zeuk ekoitzi Añanako Gatza. Bisitatu nahi baduzu, edo informazio gehiago behar baduzu, webgune honetan aurkituko duzu.
NOLA MUGITU:
Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Parkinga / Parkea / Bisita gidatuak
Datu interesgarriak
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Gatzagak
Centro de Acogida al Visitante
Calle Real, 46
- 01426
Añana
IX. mendea