Gernika-Lumok astelehenero hartzen du azoka tradizionala herriko plazan. Produktu eta jaki ugari aurki dezakegu bertan, tartean, barazkiak, ortuariak, frutak, gazta, loreak eta landareak. Busturialdeko 100 ekoizle inguru bildu ohi dira.
Azpimarratzekoa da, halaber, hilabete bakoitzeko lehen larunbatean, ekainetik abendura bitartean, gai baten inguruko azoka berezia egiten dela. Idiazabal gaztari eta Urdaibaiko txakolinari, Gernikako piperrari, bakailaoari eta Arabako Errioxako ardoari eskainitako egunak nabarmendu behar dira.
Bizkaiko udalerri hau ezaguna baldin bada, hein handi batean urriko lehen eta azken astelehenetako azokengatik da, eta bereziki urriko azken astelehenagatik. Izan ere, egun horretan azoka zein jai giroa udalerri guztira zabaltzen dira, eta Euskadiko txoko guztietako bisitariak bertaratzen dira.
Informazio gehiago
Estekak