Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Urriko lehen eta azken astelehenak Gernika-Lumon

Urriko lehen eta azken astelehenak Gernika-Lumon

Urria hilabete berezia da Gernika-Lumon, hilabete osoan zehar askotariko azokak antolatzen baitituzte Bizkaiko udalerrian. Guztien artetik, urriko lehen eta azken astelehenean egiten diren azokek merezi dute aparteko aipamena.

Hilabeteko lehenengo larunbata bakailaoari eskainiko diote aurten. Arrain hori, Arabako Errioxako ardoaz lagunduta, probatzeko aukera izango da, eta honako jarduera hauek ere prestatu dituzte: barazki eta fruten azoka, artisautza gaien erakusketa eta salmenta, herri-kirolen erakustaldiak eta umeentzako jolasak.

 

Hilaren 6 eta 7an Euskadiko Pirinioetako abelgorrien Lehiaketa egingo dute, eta ekintza ugari prestatu dituzte bi egun horietarako. Igandean abeltzaintzako tresneria erakusketa, salmenta-postuak (sagardoa, txakolina eta gazta), ganadu lehiaketa, enkantea eta landa-munduarekin harremana duten erakustaldiak izango dira. Hurrengo egunean, abeltzaintzako tresneria erakusketa mantenduko dute eta bertso saioa ikusgai izango da. Horrez gainera, animalia irabazleak aukeratu eta sariak banatuko dituzte.

 

Azken astelehena

Honako hau dugu urrian Gernika-Lumon ospatzen den azokarik jendetsuena. Urtero txoko desberdinetako milaka lagun biltzen dira udalerrian. 900 stand inguru prestatu ohi dituzte, era guztietako produktuekin. Ekintza guztien artean barazki, fruta, lore, gazta, txakolin eta ezti lehiaketa eta erakusketa nabarmentzen da. Gainera, beste hainbat produktu saltzen dituzte: sagardoa, ogia, gozokiak, erroskillak eta Eusko Labela duten produktuak, batzuk aipatzearren.

 

Hori gutxi balitz, Bizkaiko udalerrira bertaratzen direnek eskulanak egiteko prozesua ikusi ahal izango dute, eta bertsolariek eta kalejirek eguna girotuko dute. Egitarauaren barruan kirol-ekitaldiak ere aurki ditzakegu: zesta-punta, pala, erremonte eta esku-pilota partidak, zehatzago esateko. Hitz gutxitan esanda, dibertsioa eta jaia dira egun horretako protagonista nagusiak.

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Lekua: / Gernika-Lumo
Data: 2019/10/01 - 2019/10/31
Euskadi, auzolana