Torre Zumeltzegi jatetxea | OÑATI | GIPUZKOA | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Non jan

Euskadiko Jatetxeak

Torre Zumeltzegi

Produktu Cluba Euskadiko Turismo Etika

Kalitate handiko bazkari batez gozatzea Euskadiko paisaiaren ikuspegi ezin hobeaz gozatuz. Horixe eskaintzen du Torre Zumeltzegi historikoan dagoen jatetxeak.

 

Eraikina Oñatin dago, eta berriki zaharberritu da. Gastronomia tradizionala eskaintzen du, eta gustu guztietara egokitzen diren menuen aukera zabala dauka.

 

Leku ezin hobea da produktu tipikoak eta tokiko produktuak dastatzeko; horietako batzuk, gainera, dorrean bertan eginda daude. Arrainez eta haragiz eginiko plater bikainak dasta daitezke Oñati inguratzen duen haranaren edertasuna ikusi bitartean.

 

Esperientzia osoa izateko, gainera, Torre Zumeltzegik 12 logela ditu.

Datu interesgarriak

Helbidea
C/Torre Zumeltzegi, 11 - 20560 Oñati
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba