Non jan
Ardo upeltegiak Euskadin
Marques de Riscalen Oinordekoen ardoen egungo upeltegia 1860ko upeltegiaren inguruan eratuta dago.
Egun barriketako ardoa ontzeko erabiltzen diren instalazioen barrualdean Katedrala dago, Marques de Riscalek 1862tik ekoiztutako urte guztietako ardo botilen bilduma gordetzen duen botilategia.
Ardoaren ekoizpenak gora egitearen ondorioz, upeltegiaren instalazioak ere handitu egin behar izan ziren 1883an, 1968an eta 2000. urtean. Egun, jatorrizko upeltegiak eta Foso, Vacada eta San Vicente upeltegiak osatzen dituzte instalazioak.
Marques de Riscal upeltegi zaharrak eta Frank O. Gehry arkitekto kanadarrak diseinatutako eraikin berri batek osatzen dute Eltziegoko Ardoaren Hiria. Hotel bat, ardoterapiarako spa bat, jatetxe bat eta biltzar gela bat daude, besteak beste, eraikin berri horretan.
Bisita gidatuak: Asteartetik igandera, jaiegunak barne: 10 euro pertsonako. Diru horren truke, upeltegia bisitatu eta bi ardo dastatuko dituzu. Beste era bateko bisitaldiak egiteko, jarri harremanetan eurekin.