Elciego | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Elciego

Elciego

Helmuga turistikoak

Herriak

Arabako lurralde historikoan dago ElciegoArabako Errioxaren hegoaldean. Iparraldean, Toloño Mendilerroa ikusten da, eta hegoaldetik Ebro ibaia igarotzen da. Ekialdean, Lapuebla de Labarcarekin egiten du muga eta, mendebaldean, berriz, Mañueta herriarekin.

 

Inguru horretako herri guztietan gertatzen den bezala, ardoa eta produktu horri lotutako jarduerak dira nagusi Elciegon. Ezagutu beharreko paradisua da, hortaz, ardogintza eta mahasgintza maite dituzten guztientzat. Maila handiko upeltegi ugari daude herrian.

 

Kale estu eta ederrak

Horrez gain, artea maite duen orok ere badu zer ikusi Elciegon, San Andres parrokia eta XVII. mendeko Plazako Andre Mariaren ermita, esaterako. Historia handiko herria da, eta horren erakusgarri dira ongi egituratutako kaleetan ageri diren armarridun eraikin eta jauregi dotoreak.

 

Elciegora irailean joatea erabakiz gero, Plazako Andre Mariaren jaiez goza dezakegu. Herriko festarik garrantzitsuenak dira eta irailaren 8an ospatzen dituzte. Giro paregabea, zalaparta eta musika izaten dira nagusi egun horretan. Gainera, mende luzez herritarrek ongi gordetako dantzak ikus ditzakegu, gaita-jotzaileen eta danbolinaren doinuez gozatzen dugun bitartean.

Datu interesgarriak

Hedadura
16.00 Km
Biztanle-kopurua
1,025

Ekitaldiak