Non jan

Ardo upeltegiak Euskadin

Baigorri

Club de Producto

Iñaki Aspiazu arkitektoaren upategi ikusgarri eta modernoa; solairu bat du gainazalean eta beste zazpi lurpean, gardenak eta didaktikoak bisitariarentzat

1997an eraiki zuten upeltegia Iñaki Azpiazu arkitektoaren zuzendaritzapean. Mahastiek inguratutako eskenatoki paregabean ekoizten dute kalitate eta izaera handiko ardoa. Ardoa egiteko erabiltzen duten mahatsa beraien mahasti propioetatik ateratzen dute eta, ondoren, kontrol prozesu zorrotza jarraitzen du.

 

Gainera, aukeraketa eta bibrazio mahai batetik pasatzeak eta tobera eta bonba ez erabiltzeak kalitate handiko ardoa ekoizten du. Upeltegi honetako aliatu handiena grabitatea da. Upeltegia asteartetik larunbatera bisita daiteke, 11:00etatik 13:30era eta aurretiaz ordua eskatuz. Bisita horretan kupelak eta mahastiak ikus daitezke aldi berean.

Datu interesgarriak

Helbidea
Ctra. Vitoria-Logroño, km 53 - 01307 Samaniego
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba

Zerbitzuak

  • Ardo-dastatzea
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Jatetxea
  • Bilera-gela
  • Ardoen salmenta
  • Bisita gidatuak
Euskadi, auzolana