Samaniego | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Samaniegoko ikuspegi orokorra

Samaniego

Helmuga turistikoak

Herriak

Arabako lurralde historikoaren hegoaldean dago Samaniego, Errioxatik oso hurbil, Toloño mendilerroaren magalean. Guardia-Arabako Errioxako Koadrila osatzen duten 15 udalerrietako bat da.

 

Arabar Errioxako ardoaren ibilbide ezagunean ezinbestean bisitatu beharreko lekua da. Lurralde honetako paisaian ohikoak dira upeltegiak eta mahastiak. Ardo onenak dastatzeko, udalerriaren inguruan dauden upeltegietara joan gaitezke, edari honen inguruko kultura ezagutzeko.

 

Horrez gain, merezi du erdigunea bisitatzea, oso egoera onean baitago. Lehenengo eta behin, XV. mendeko Jasokundearen eliza ikusiko dugu. Gotorleku izateko eraiki zuten eta atari barroko bikaina dauka. Barruan, berriz, erretaula churriguereskoa ikus dezakegu. Samaniego Jauregia ere eraikin ederra da. XVII. mendeko oinetxea zaharberritu ostean, hotela da egun. Erdigunetik kanpo, aldiz, Bailarako Ama Birjinaren baseliza polita topatuko dugu.

 

Aste Santua Samaniegon

 

Urte osoa da aproposa Samaniego ezagutzeko baina, batez ere, Aste Santua. Izan ere, herri honetako ohitura zaharrenetako bat ezagutzeko aukera izango du garai horretan bisitariak: Judasen erretzea. Berpizkunde Igandean, panpina bat erretzen dute herriko espiritu gaiztoak uxatzeko. Aspaldiko usadio hau ikusgarria da oso. 

Datu interesgarriak

Hedadura
81.10 Km
Biztanle-kopurua
329

Ekitaldiak