Surfing Euskadi - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Surfing Euskadi

Surf eskolak

Surf-eskola surfaren praktikan modu seguruan eta eraginkorrean murgiltzeko modurik onena da eta, horrez gain, denbora asko aurreztuko duzu.

Eskualdeko hondartza bakoitzeko surf-eskola bat dago gutxienez. Surfing Euskadi produktuaren klubean eskatutako kalitatezko eta profesionaltasunezko baldintzak betetzen dituzten eskolak dira.

Gaur egun denek antzeko ikastaroak eskaintzen dituzte bidezko prezioetan, irakasle tituludunekin, haur eta helduetan adituak direnak, baita mugikortasun murriztua edo nolabaiteko ezintasun fisikoa edo psikikoa duten pertsonetan ere.

Eskaintza ikasleen aniztasuna bezain zabala da: ikastaro trinkoak, astebetekoak, hamabost egunekoak, egun batekoak... Talde txikiak, kontrol eta segurtasun handiagoa izateko. Horiek guztiek hondartzan bertan azpiegiturak dituzte eta material segurua eta kalitatezkoa. Askotan hondartza ondo ezagutzen duten tokiko surflari adituak buru dituzten eskolak dira.

Surfing Euskadi

Surfari buruzko informazio gehiago