Ibilaldi bat Otxandioko eta Dimako udalerrietan barrena. Goizean Otxandioko pagadietan barrena ibiliko gara, eta bertako paisaia eta ondarea ezagutuko dugu. Arratsaldean, berriz, Antzasti museoa bisitatuko dugu, Diman. Museo horretan barneratu eta berehala, erakusketaguneak eta haren usainek XX. mendearen hasierara eramango gaituzte.
GOIZEAN
Otxandioko pagadiak eta galtzadak: bidezidor labur honek aukera ematen digu ibilaldi gorabeheratsu batez gozatzeko Otxandioko erdigunearen ondoko ingurunean barrena. Besteak beste, pagadiak, galtzadak eta ermitak aurkituko ditugu bidean.
ARRATSALDEAN
Antzasti Museoa: Bidaia ezazu denboran, baserri tradizionaletik etxe modernora. Abiapuntua, Arratia, baserri tradizionala. Helmuga: Arriaga Antzokia, Belle Epoque.
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net
Datu orokorrak
Gaztelania, Euskara
Gomendioak