Santa Maria la Real eliza | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Santa Maria la Real eliza

Santa Maria la Real eliza

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Santa Maria la Real elizari buruzko lehen aipamenak XIII. mendekoak dira.

 

Egungo egitura, ordea, XVI. mendekoa da. Handik zenbait urtera, 1632an, alboetako nabeak gehitu zitzaizkion. Bertan daude kaperak. Dorrea are berriagoa da. XVII. mendearen amaieran eraiki zuen Juan de Aranzeta elgetarrak. Erretaula neoklasikoa, aldiz, Ventura Rodriguezen lana da. Halere, 1666an egindako eliz atari ederra da eraikinaren elementurik azpimarragarriena. Euskadiko herri-artearen adibide ezin hobea da.

 

Edonor txunditzen duen egurrezko tailu barroko eta errenazentista da. 80ko hamarkadan zaharberritu egin zuten, eta oso egoera onean dago egun.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Parrokia eliza

Helbidea
Calle de Kalebarren, 2 - 20590 Soraluze-Placencia de las Armas
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Euskal gotikoa
Garaia
XVI. mendea
Ekintzak

Hainbat kontzertu antolatzen dituzte urtean zehar.