Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Santa Luzia ermita Oñatiko herrigunetik kilometro bat ingurura dago, Berezao auzoan. Eraikin honen inguruko aurreneko aipamenak 1567koak dira. Arku zorrozdun sarrera eta atari zabala dituen baseliza xumea da. Garai batean hiru erretaula izan zituen: Santa Luziari, San Jorgeri eta Gurutze Santuari eskainita zeuden. Egun leiho handi bat dago antzina erretaula horiek zeuden lekuan. Horma berean Santa Luziaren irudi bat dago. Lehen igandero egiten zen meza ermitan. Gaur, ordea, bakarra ospatzen da, abenduaren 13an, Santa Luzia egunean.
Ermita