Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Hernaiz anaia indianoek eraiki zuten etxe hau 1904an, Puerto Ricotik itzuli zirenean. Jean Batiste Darriquy Iparraldeko arkitektoari agindu zioten lana.
Bere parte hartzea erabakiorra izan zen eraikinaren egituran, hainbat estilo nahastu zituen arkitektoak: normandiar berria estaldura konplexuetarako, eklektizismoa hutsunen molduretan nahiz izkinetan eta modernismoa sarbideko portaleko zein beheko solairuko terrazan.
Baina eraikin honetan deigarriena, duen egitura irregularra da, sartu edo irteten diren gorputz desberdinak ditu eta efektu kromatiko ikusgarria du (egur gorria, kareharri grisa, arbel beltza edo krema koloreko pintura). Hernaiz txaleta 1971an eraberritu zuten eta hiru etxebizitzetan banatu zuten, horrek etxearen barruko banaketa aldatu zuen.
Jabetza pribatuko eraikina da egun, beraz ezin liteke barrutik bisitatu.
Etxea