Helmuga turistikoak
Herriak
Bizkaiko eremurik eder eta ezezagunetako bat da hau. Mendikateek osatutako biribil batez eta gailur garai eta latzez inguratuta dago Karrantza harana. Haran horretatik ezin konta ahala ur korronte igarotzen dira, amildegi estuen artetik behera datozenak, ur jauzi txiki ugariz zedarriztatuta. Hala, Mayor eta Calera ibaiak sortzen dira; hots, Karrantzako lurrak bustitzen dituzten bi ibai ibilgu handienak.
200 haitzulo eta leize dituen Armañongo parke naturalaz goza dezakegu. Handik hurbil, Torca del Carlista dago, espeleologo adituentzat soilik, Europako handiena.
Raneroko haitzak ezagutuko ditugu. Multzo liluragarri honek lurpeko altxor baliotsu bat dauka: Pozalagua haitzuloa. Gune honetan, estalaktitaz eta estalagmitaz jositako txokoa dago. Horixe da, hain zuzen, Europako ikuskizun espeleologiko harrigarrienetako bat.
Naturaren mirari hau ezagutu ostean, Biañezko San Andres elizara joan gaitezke, egun museo gisa eraberritutako eraikina eta erretaula ederra duena. Bestalde, San Bartolome eliza azpimarra dezakegu, Aldeacueva auzoan; XVIII. mendeko eraikin barrokoa eta neoklasikoa.
Ibilbide megalitikoa eta Bizkaiko Parke Ekologikoa
Gure ibilbideari jarraituz, Haizkoko ibilbide megalitikora joko dugu, izan ere, interes handiko monumentu ugari jasotzen ditu, Fuentellanoko trikuharria eta La Cabaña nekropolia, esaterako.
Bidaiari azken ukitua emateko, Karpin Fauna Faunaren Parke Tematikoa bisitatzeko aukera eskaintzen dute. Hainbat animalia espezie daude bertan ikusgai, eta, horretaz gain, dinosauroen inguruko parke berri bat ere badago.