Jasokundeko Andre Mariaren eliza (Mutriku) | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Jasokundeko Andre Mariaren eliza (Mutriku)

Jasokundeko Andre Mariaren eliza Mutrikuko erdigunean dago eta Gipuzkoako arkitektura neoklasikoaren adibiderik esanguratsuenetakoa da. Balio horretaz jakitun, Euskadiko Monumentu Nazional izendatu zuten. Silvestre Perez arkitekto madrildarraren proiektu bat oinarri hartuta eraiki zuten, baina San Fernandoko akademiako kide ziren bi arkitekto mutrikuarrek egin zuten, Manuel Bizente Lakak eta Mariano Jose Laskurainek. Gurutze greko formako oinplanoa du eta kanpoaldea harlanduz eginda dago. Barruan, hormak harlangaitzezkoak dira eta zutabeak eta arku toralak, aldiz, harlanduzkoak. Eliz atariko fatxada sei doriar zutabek osatzen dute, eta zutabe horien gainean arkitrabea dago. Barruan, ezkerreko kaperan, Francisco de Zurbaranek egindako Kristo gurutziltzatuaren mihise eder bat dago.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Eliza

Helbidea
Plaza Churruca - 20830 Mutriku
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Gipuzkoako arkitektura neoklasikoa
Garaia
XVIII-XIX. mendeak

Zerbitzuak

  • Haur-instalazioak
  • Parkinga
  • Parkea
  • Bisita gidatuak